ERC-rekin milioi bat boto gainditzea espero du EH Bilduk
Oraindik luzea izanen da gaua baina jada baieztatu du EH Bilduk goranzko joera duela, «hauteskunde zailak» izan arren, «gureak» ez izan arren. ERCrekin batera milioi bat boto gainditzeko esperantzarekin, giro onean ospatzen ari dira gaua Donostiako Tabakaleran.

«Datu positiboak» dira orain artekoak, Mertxe Aizpurua eta Oskar Matute Gipuzkoa eta Bizkaiko EH Bilduren hautagaiek lehenbiziko balorazioan adierazi dutenez. Giro lasaia eta baikorra dute Donostiako Tabakaleran egiten ari diren ekitaldian.
Telebista pantaila handietako datuei begirik kendu gabe, zerbait hartuz solasean ari dira koalizio subiranistako kideak. 21.20ean, lehen balantzea egitera atera dira Aizpurua eta Matute, txalo eta animo artean. Babesa eman dietenei eta kanpainan lagun izan dituztenei eskerrak emanez eta parte-hartzean izandako gorakada aipatuz hasi dira. «Herritarrek erreakzionatu» duten seinale izan daiteke partaidetza datu hori.
«Hauteskunde zailak» izan arren, «gureak» ez izan arren, goranzko joera du EH Bilduk eta pozik da horrekin. Baikorra da hori datorren hilabeteko hauteskundeei so ere.
ERC-rekin egindako aliantzari esker, milioi bat botoak gaindituko dituztela espero dute.

«Lenguados made in Euskadi» para dar uso a las ruinas de la central nuclear de Lemoiz

Jokin Urain ‘Kixkur’ idazle eta preso ohia hil da

Fallece Francisco Letamendia ‘Ortzi’, abertzale de largo recorrido

El Drogas ofrece junto a Gorka Urbizu un concierto sorpresa ante el Monumento a los Caídos
