
Peio Etxeberria izango da, hurrengo astelehenean Tolosan, Danel Elezkanoren arerioa, Zumaian Beñat Rezustari erraz nagusitu ostean. Atarikoa jokatu behar izan bazuen ere, Zenotzekoak jokatutako hiru partidak aise irabazi ditu eta final laurdenetan arituko da lehen aldiz.
Zumaian, erabat harrapatu du Beñat Rezusta bere tranpan eta Bergarako atzelariak ez du partida nahasi horretatik irteten asmatu. Hasiera-hasieratik sotamanoak ez dio funtzionatu gipuzkoarrari, ezkerrez ere kosta egin zaio pilota atzeratzea eta aurreko koadroetan bere erritmoan ito egin du Etxeberriak.
Sakez ere min asko egin dio aurrelari nafarrak eta partida hasieran bi aldeetatik huts askotxo egon badira ere, 7-9kotik aurrera, Etxeberria erraz xamar nagusitu da. Izan ere, airez defendatzea tokatu zaionean oso ondo defendatu da, gainera Rezusta eskuinez pilotakada asko jotzera behartu du eta Bergarakoa ez da sekula bere jokoa topatzeko gai izan.

Ikasle etorkinei euskara ikastea errazten dien Eusle programaren arrakasta

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina
