
Aizpea de Atxaren ‘InpostuRA’ performance proiektuak eskuratu du Eusko Ikaskuntza- Laboral Kutxa Gazte Saria eta Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria Juan Ignacio Perez Iglesiasek jaso du. Hala ebatzi du sariaren epaimahaia osatzen duten Eusko Ikaskuntzaren eremu geografikoko sei unibertsitateetako ordezkariek, eta Eusko Ikaskuntza eta Laboral Kutxako ordezkariek. «Zorroztasun akademikotik eta zientzia arlo guztien ezagutza zabaletik abiatuta, euskal gizartean kultura zientifikoa sustatu du. Euskal unibertsitatea gizartera gerturatu du, ezagutza maila areagotuz eta begirada kritikoa garatuz», azpimarratu du epaimahaiak.
Perezen ibilbide profesionala EHUri lotuta dago. 1985ean hasi zen ikertzaile eta irakasle fisiologiaren arloan, eta, 1999az geroztik, katedraduna da; halaber, 1998 eta 2009 bitartean hainbat kargu garrantzitsu izan ditu unibertsitatean. 2004tik 2008ra, adibidez, errektorea izan zen.
Azpimarratu dutenez, Bere ekarpenetako bat «unibertsitatean euskararen erabilera sustatzea» izan da. Halaber, Jakiunde elkartearen «Jakin-mina» programaren koordinatzaile eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendaria izanik, ezagutzak ugaritzeko eta zabaltzeko bideratu zituen ekintzak. «Azkenik, komunikabideetan egindako lana aipatu behar da, hedapen zientifikoa sustatzeko espazioetan, bai eta baliabide digitaletan egindako ekarpena ere; izan ere, bere espezializazio-arloan sakondu du, eta ezagutzen dibulgazio sozial zientifikoa bultzatu du», gaineratu dute.
Saria 20.000 euroko ordainsariarekin lagunduta dago. Emate ekitaldia 2019ko udan izango da, oraindik zehaztu gabeko datan.
Gazte saria, berriz, Aizpea de Atxa artista nafarraren ‘InpostuRA’ performance lana gailendu da. 35 urte baino gutxiagoko gazte banakoen edota taldeen jarduna bultzatzea xede duen sariak 6.000 eurotako ordainsaria banatzen dio proiektu irabazleari eta 2019-2020ko epealdian gauzatu beharra dago.
«Publizitateak eta sare sozialek gidatzen duten gizartean sortzen digun irudia bihurtu da gure buruhausterik handiena. Honen inguruko hausnarketetan eta desegite-praktikan oinarritutako proiektua da InpostuRA», azaltzen du De Atxak. Epaimahaiaren aburuz, proposamen irabazleak «geure buruari sarritan egiten diogun "Nor naiz?" galderaren inguruko hausnarketa modu dinamiko, interaktibo eta berritzaile batean planteatzen du».
Aizpea de Atxak 21 urte ditu eta Arte graduko 3. mailako ikaslea da. 2018an Nafarroako Arte Gazte Topaketetan 2. saria eskuratu zuen ‘Gorputzak’ lanarekin, eta urtebete lehenago aukeratua izan zen horietan ere.

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
