
Athletic Clubek bere web orrian jakinarazi duenez, Iñaki Etxebarria Berrikuntza eta Negozio Digitala sail berriaren zuzendaria izango da. Taldeak azaldu duenez, sail honen helburua teknologia berriak bazkide eta zaleen zerbitzura jartzea da, erakundearen modernizazio prozesuan sakonduz.
Berrikuntza eta Negozio Digitala sail hau, Aitor Elizegi buru duen zuzendaritza batzordearen «egiturazko apustua» dela adierazi du talde zuri-gorriak, eta horretarako Iñaki Etxebarria Bilboko Udaleko BilbaoTIK zentro teknologikoko zuzendaria hautatu dute sail berriaren buru izateko.
Etxebarriak Industria Ingeniariatza ikasi zuen Iowa State University-n (AEB), eta Kataluniako Universitat Politècnica-ren Termotecnia Sailan master bat eta EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako MBA bat egin zituen.
Familia enpresa eta esparru desberdinetan ekintzaile aroa uztartu ondoren, BilbaoTIK zentroko arduradun izendatu zuten, eta telekomunikazio azpiegitura (Bilbao Wifi banda zabalaren doako zerbitzua barne), Smart Bilbao udal proiektua eta zenbait udal arlo eta erakunderen konponbide teknologikoak garatu ditu.
Etxebarriak Athleticeko bazkide da duela lau hamarkadatik, eta emakumezkoen taldeko ordezkaria izan zen 2002tik 2005era, taldeak ondoz ondoko hiru Liga lortu zituenean.

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia
