Ariane KAMIO

Kultura Ondarearen Legea: beharrezkoa baina hutsuneekin

Euskal Kultura Ondarearen Legea onartu du berriki Gasteizko Legebiltzarrak, kultura immaterialaren babeserako ezinbestekoa litzatekeen babes juridiko-politikoa eskaintzen duen erreminta. Legeak, beharrezkoa izanagatik ere, baditu hainbat hutsune, afera kontzeptualetatik hasi eta bertan ezartzen diren ardatz eta aplikazioetaraino.

Pasa den maiatzaren 9an onartu zuen Gasteizko Legebiltzarrak, prozesu luze baten ondoren, Euskal Kultura Ondarearen Legea, 90eko hamarkadatik indarrean zen arauari erreleboa eman diona. Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako ondare immaterialari behar besteko babesa emango liokeen legea da, babes juridiko-politikoa eskaintzeko sortua.

Legearen idazketan, ordea, badira hutsune zenbait, bertan erabiltzen diren kontzeptuetatik abiatuta. Legebiltzarreko Kultura Batzordean, eraberritze prozesu horretan bere iritzia ematera deitua izan zen Gaizka Aranguren, ondare immaterialean aditua. «Azterketa horretan egiten nuen azpimarrarik inportanteena zen garai hartan legea idatzita zegoen bezala, EAEk halako ‘euskal kultura’ kontzeptuaren patrimonializazio jasangaitz bat egiten zuela. Eta hori izugarri matizatu da bukaerako lege honetan, zorionez». Hau da, legeak ongi egiten du ñabardura; Euskal Autonomia Erkidegoko kultura ondareaz ari dela. Ez da euskal kulturaz ari, oro har, «nekez egin baitezake Euskal Herriko zati bateko administrazio batek lege bat euskal kulturaz orokorrean, ez daukalako eskuduntzarik euskal kultura bizirik dagoen lurralde orotan».

Gaztelaniako eta euskarazko terminoak ere parekatu ditu, lurraldetasuna zehazteari dagokionez. Adierazgarria da Arangurenen ustez euskaraz Euskal Autonomia Erkidegoaz aritzea, eta, gaztelaniaz, Comunidad Autónoma del País Vasco hartzea eredu. «Elebidunok garenok badakigu ez direla gauza bera».

Artikuluetan sartu da, afera kontzeptualari jarraituz. Bigarren artikuluko bigarren puntua. Horrela dio: «Kulturaren arloan eskumena duen saila arduratuko da EAEra itzul daitezen bere lurraldetik kanpo dauden eta euskal kultura-ondarea osatzen duten ondasunak». Bere garaian lege horretan bazen xedapen gehigarri bat, non zehazten zen euskal kulturaren edozein elementu, nahiz EAEtik kanpo egon, erkidegoa saiatuko zela erkidegoratzen. «Horrela erranda, bere garaian suposatzen zen aurkitzen bazen Aezkoa aldean edo Pirinioetan arkeologia elementu bat, Euskal Autonomia Erkidegoak kontsideratuko zuela euskal kulturaren agerbide bat, EAEratzen saiatuko zela; eta hori ez zegoen nondik hartu. Kasu honetan ‘itzul’ hori aldatu dute, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoan aurkitu edo hortik abiatutako edozein elementuri egiten dio erreferentzia». Nolanahi ere, «problematikoa» izan daitekeelakoan dago.

Kategoriak

Gasteizko Legebiltzarraren legeak babeserako «kategoriak» zehazten ditu; eta Unescok, aldiz, «esparruak» xehatzen ditu. «Arazoak izan daitezke gauza bat eta bestea zer izan daitezkeen erabakitzerakoan». Areago, EAEko legeak orotara hamaika kategoria bereizten dituelako, beste lurralde batzuetako arauek esparru gutxiago zehazten dituzten bitartean. Honatx, babes kategoriak: 1. Ahozko tradizioa 2. Bertsolaritza 3. Musika 4. Dantza 5. Emanaldi tradizionalak eta oroitzapenezkoak 6. Usadio sozialak 7. Gastronomia 8. Kirola 9. Jai-ekitaldiak 10. Naturarekin eta unibertsoarekin lotutako ezagutzak eta usadioak 11. Eskulangintzari eta industriari buruzko teknikak.

Arangurenen iritziz, banaketa hori «zalantzagarria» izan daiteke, ahozkotasunetik bertatik abiatuta, bertsolaritzak baduelako aparteko kategoria bat. «Ahozko tradizioan sartzen dira esaera zaharrak, ahozko literatura guzia, eta bertsolaritza ere bai. Zergatik bertsolaritza atera ahozko tradizioetatik? Esan dezakezu garrantzi handia daukalako euskal kultura ondare immaterialaren ikuspegitik. Eta bai, egia da». Baina irizpidea ez da kategoria guztietan errepikatzen. Dionez, bertsolaritza ahozko tradizioan bezala, usadio sozialetan ere bada beste azpikategoria bat: auzolana. «Zergatik ateratzen da bertsolaritza ahozko tradiziotik aparte eta ez da auzolana ateratzen usadio sozialetatik?».

Arangurenek uste du irizpideak kontrajarriak direla, nahiz kasu batean zein bestean argudio bertsuak leudekeen atzean. Eta hamaika kategoria egiteko asmo horri buruz, «ez da bereziki ulergarria. Ez dago erabat justifikatuta, nire uste apalean».

Kudeaketa

Hamaika kategoria horiek hamaika kudeaketa organo izango dituztela zehazten du legeak, hots, bakoitzak bat. Eta organo bakoitzean, Aldundiko ordezkari bat, ondasun bakoitzari lotutako udalaren ordezkari bat eta esparru edo kategoria horri lotutako elkarte edo aditu bat egongo dira. «Ondare immaterialean ez dago aditu aunitz, eta gutxienez hemen behar dituzu 33 edo 44 pertsona hau kudeatzeko modu sistematikoan. Edo diruztatzen dute izugarri edo oso konplikatua da kudeaketarako. Ez dut esaten ezinezkoa denik, baizik eta autokonplikazio honek prozesua bera ito dezakeela, ez badira behar adina baliabide jartzen. Legeak berak bere burua konplikatzen du gestioan. Parte hartzea oso ongi dago, hori guztia ahalbidetuz, baina hamaika kategoria egitea eztabaidagarria da, oso», nabarmendu du.

Inbentarioa eta zaintza plana

Babestu nahi den ondare immaterial orok behar du inbentarioa, ondare immaterialaren ardatza dela uste du Arangurenek. Eta hori erregelamendu baten esku uzten du legeak. Unescok berak agintzen die estatu sinatzaileei ondare immaterialaren inbentarioa egitea. «Hori egin beharra dago sinatu zelakotz 2003ko Parisko konbentzioan, ondare immaterialaren babeserako konbentzioan. Baina EAEko legeak ez du inbentarioaren ezaugarriei buruz ezer erraten eta erraten du erregelamendu batek eginen duela. Unescoren konbentzioaren ardatza den inbentarioa ez da garatzen eta uzten da hurrengo baterako», argudiatu du Arangurenek.

Beste hutsune bat zaintza planean dagoelakoan dago, ondare immaterialean ezinbesteko garrantzia baitauka zaintza planak. Zer da zaintza plana? Arangurenek berak kudeatzen duen Labrit enpresa egiten ari den lan bat jarri du adibide. «Ari gara orain txosten bat egiten Durangoko saskigile bati buruz, Bizkaiko azken saskigilea da. Hau horrela izanik, egoera zaurgarri horretan dagoen artisautza lan bati teorian aplikatu beharko litzaioke babes plan bat. Baina hemen, legean, ez da garbi geratzen». Nork egin beharko luke babes plan hori?

«Batetik, 58. artikuluan –kultura-ondare immateriala zaintzeko tresna espezifikoak– lehenengo puntuan aipatzen da: ‘Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen sailak Kultura Ondasun Immaterialaren EAEko inbentarioa egingo du, bai eta kultura-ondasun inmaterialak zaintzeko planak ere’. Baina, aurrerago, 59. artikuluan, dio: ‘Sortuko diren kudeaketa-organoen misio nagusia izango da, batetik, jarduera-lehentasunak identifikatzea eta, bestetik, kultura-ondasun immaterialak babesteko planak egitea, sustatzea eta ebaluatzea’. Orduan, nori dagokio? Gobernuaren departamentuari? Ala kudeaketa organo bakoitzari?», galdetu du Arangurenek.

Labrit ondare immaterialaren kudeaketa integralean aditua den enpresa bat da, egoitza nagusia Iruñean duena, eta besteak beste, ahozko memoria biltzeko metodologia sistematiko bat garatu du metodo antropologikoz egiten den bizitza istorioen bilketa ia industrializatua egitea ahalbidetzen duena. Horren guztiaren transmisioa da bere helburuetako bat eta enpresaren lana Euskal Herriko mugez gaindi ere garatzen da. «Momentu honetan ari gara Nafarroa Garaiko ondare immaterialaren inbentarioa egiten eta Extremadurako eremu bateko inbentarioari ere ekin diogu, bertako Gobernuak hala eskatuta».

Arangurenen iritziz, legea aurrerapauso itzela da eta zoriontzeko modukoa onartzerakoan izan den kontsentsu maila. Nolanahi ere uste du beraiei dagokiela Gasteizko Legebiltzarrak onartu duen legeari hutsuneak antzematea. «Nahiz eta legea ezinbertzekoa zen, beharrezkoa zen, beharbada erabili den denbora guztia aintzat hartuta aipatu ditudan hutsuneak osa zitezkeen. Airean geratzen den interroganterik handiena da, kontzeptualki, babesteko ‘kategoria’ deitzea nazioarte mailan ‘esparru’ deitzen direnak. Beharbada ez da zuzenena, espezialak izatea nazioartean erabiltzen den kontzeptualizazioarekiko ez da egokiena. Aski genuen Unescok erabilitako kontzeptualizazioari jarraitzea», esan du. Eta bigarren hutsune nabarmena, ondorio gisa, Unescok berak zehazten dituen bost babes esparru horien ordez hamaika zehaztea. «Gainera hamaika horiek ez dakit zer irizpideren arabera egin diren, irizpide kontraesankorrak antzematen baitira horien artean».

 

Lo inmaterial gana protagonismo, pero con indefiniciones

Sara González, colega de Gaizka Aranguren en la sede madrileña de Labrit y especialista en la gestión de la cultura inmaterial desde el punto de vista jurídico, asegura que la ley de 1990 fue la primera en reconocer de forma directa los bienes inmateriales, aunque con «grandes lagunas en cuanto a su gestión y protección». «El Patrimonio Inmaterial es una de las grandes novedades de esta ley: de apenas mencionarlo en la norma ya derogada, gana ahora bastante espacio y se le dedica un capítulo específico». La ley prevé que el Patrimonio Cultural Inmaterial pueda ser declarado Bien Cultural de Protección Especial, la categoría de protección máxima. «Hasta el momento, la CAV y Catalunya son las únicas comunidades que no han declarado ningún Bien de Interés Cultural Inmaterial, aunque Catalunya cuenta con unas estrategias e instrumentos de salvaguarda del Patrimonio Cultural Inmaterial que hasta el momento la CAV no tenía».

Sin embargo, González también percibe algunos vacíos, y en eso coincide con Gaizka Aranguren a la hora de señalar a los órganos de gestión, el inventario y los planes de salvaguarda. Sobre el inventario, «la iniciativa más urgente», González afirma que «no se detalla casi nada, sino que su estructura, elaboración y acceso ‘se determinará por vía reglamentaria’». Y continúa: «Esta indefinición, aunque bastante habitual, no nos permite evaluar el carácter de la ley ni la idoneidad de sus propuestas».

A su juicio, en la norma de la CAV los planes de salvaguarda son «un tanto difusos. ¿Podemos asumir que los planes de salvaguarda se adoptarán para el conjunto de los bienes incluidos en el inventario? ¿O bien debemos asumir que, dado que se propone que los bienes inmateriales puedan ser declarados Bienes Culturales de Protección Especial, estos planes de salvaguarda se reservarán exclusivamente para las manifestaciones culturales inmateriales declaradas bajo la máxima categoría de protección?». González considera «fundamental» atender adecuadamente a aquellos bienes que necesitan ciertos apoyos, por ejemplo, en su transmisión. «La valoración de esa vulnerabilidad se ha perdido desde el anteproyecto de la ley, aunque confiamos en que siga siendo un criterio para tener en cuenta en la ejecución de sus iniciativas».A.K.