Larunbatean, uztailaren 6an, lehertuko dira Lesakako sanferminak. Igandean ospatuko dute egun handia, San Fermin eguna, eta ohitura den bezala, eguerdian, ezpata-dantzariek Zubigainekoa dantzatuko dute. Aurten, lehen aldiz, emakumeak ere izanen dira Onin ibaiaren ertzean.
XV. mendean Lesakako auzoek sinaturiko bake itunaren oroigarria da Zubigainekoa eta urtero egiten duten dantza hau sanferminetako emanaldi nagusia izan ohi da. Orain arte, gizonek bakarrik dantzatu ahal zuten Zubigainekoa. Aurten, ordea, hiruzpalau urtez entseguetan parte hartu ondoren, bertze pauso bat aurrera egin eta hiru emakumek igandeko ekitaldi nagusian parte hartuko dute.

Euskal Herria
Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

NAIZPLUS
El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

Mundo
32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

Euskal Herria
54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da

Euskal Herria