Naiz

Langabeziak behera egin du Euskal Herrian azken hiruhilekoan

Azken hiruhilekoan Euskal Herrian langabezia tasak behera egin du, azken hamar urteetako mailarik baxuenera iritsi delarik. Bizkaian kokatzen da Euskal Herriko lurraldeen arteko langabezia tasa altuena (%9,74).

Emakume bat, Lanbideren bulegoan sartzen, Errenterian. (Andoni CANELLADA/FOKU)
Emakume bat, Lanbideren bulegoan sartzen, Errenterian. (Andoni CANELLADA/FOKU)

Gaindegiak prentsa ohar batean adierazi duenez, Euskal Herrian azken hiruhilekoan langabezia tasa jaitsi egin da. Behategi sozioekonomikoaren arabera, INEk Hego EHko langabezia tasa %8,3an kokatu du eta Eustatek %8,95ean. Denboran hamarkada bat atzera egin behar da maila horretako langabezia topatzeko.

Era berean, Ipar Euskal Herrian langabeziak gora egin du azken hiruhilekoan, %0,08a, Gaindegiaren datu propioen arabera.

Bizkaian kokatzen da Euskal Herriko lurraldeen arteko langabezia tasa altuena (%9,74), Ipar Euskal Herriak eta Gipuzkoak tasa apalena dutelarik. Halaber, Euskal Herriko langabezia tasak EB-28koa baino bi puntu handiagoa izaten jarraitzen du (INE).