
Bong Joon-ho (Daegu, Hego Korea. 1969) Donostiako Nazioarteko Zinemaldian behin baino gehiagotan lehiatu da. ‘Flandersui gae’ (‘Barking Dogs Never Bite’, 2000) filmarekin egin zuen zuzendaritzan debuta, Sail Ofizialean. Bigarrenarekin ere, ‘Salinui chueok’ (‘Memories of Murder’, 2003), zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra eta New Directors saria eraman zituen.
Sariak sari, jakinda nola banatzen diren, Bong Joon-ho gure garaiotan egiten den zinemagintzaren baitan dagoen zinemagile interesgarrienetariko bat dugu. Bere istorioak errealitatetik abiatzen dira, sorkuntzarako materiala da egunerokoa. Aldi berean, genero beltzaren tradizioari lotuta, gure gizarteen alfonbren azpian ezkutatzen dena ikusgarri egiten maisu bihurtu da. Kontatzeko originaltasunak eta istorioak aukeratzeko abileziak markatzen dute bere zinema. Berak sinatzen dituen beste lan askotan bezala, errelato handien bazterkinak pelikula handia bihurtu du oraingoan.
‘Parasite’-n, langabezia bizi duten pertsonen egoerak eta ametsak esploratu ditu zenbakiak eta estatistikak alde batera utzirik, langabezia gorpuztuz pertsonaien bitartez. Lan egonkor eta duinik gabe biziraun egiten duen familia abiapuntutzat hartuta, klase sozialen existentzia salatzen du, umore beltza, odola eta sarkasmoa uztartuz.
‘Parasite’ bikaina da, ez bakar bakarrik Canneseko Urrezko Palmorriaren irabazlea izan zelako, baizik eta lan biribila, koherentziaz jantzia, sortu duelako berriro ere Bong Joon-hok. ‘Parasite’ zinema politikoa da, mundua begiratzeko begirada errebeldea, fikzioaren babespean eraikitako manifestu politikoa.

El españolismo sale a las plazas de Euskal Herria «Por Ceuta» y el antifascismo responde

Muere un taxista de 31 años tiroteado en Azpeitia y se busca al autor

Lakua elude valorar el llevar niños de una colonia a visitar a la Guardia Civil

PP, Vox y UPN impulsan concentraciones para «salvar Ceuta», también en Euskal Herria
