
Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluko zuzendaritza batzordeak «lurralde egitasmoa»-ri buruzko bere txostena onartu zuen iragan irailaren 25ean.
Nafarroa Behere, Lapurdi eta Zuberoako 300 bat eragilek osatzen duten aholkularitza egiturak hiru lurraldeen erakundetze prozesuan zuzenean parte hartu ondoren, behin Euskal Elkargoa eratuta, Ipar Euskal Herriko gizarteak aurrez aurre dituen erronken gainean «gogoeta» jarri zuen martxan iaz.
Prozesu horren ondorioz, hiru lurraldeetako «garapen eredu orekatua» bultzatzeko zuzendu behar diren gabeziak eta jorratu ahal diren aukerak zehaztu ditu txosten batean.
“Euskal gizarte eredua jokoan” izenburua duen azterketaren arabera, «bidegurutze batean» dago Ipar Euskal Herria. IEHGKren iritziz, «lurralde antolaketa orokor baten faltak» egungo eredua agortzen ari den zantzuak areagotu ditu.
Hala, dinamika demografikoari eta hazkunde ekonomikoari loturiko erronkak bertatik kudeatzeko gaitasunik ezak, besteak beste, «populazioaren kopuru handi baten bazterketa» ekarri du. Ildo beretik, Euskal Elkargoari galde zehatza egiten zaio txostenean: «Lur, etxebizitza eta mugikortasun politikak berrikusi eta «elkartasuna eta jasangarritasuna» ardatz izanen dituen eredua sustatzea.
Horretarako, «dimentsio soziala hobetsiko duen lurralde egitasmoa bultzatzeko gomendioa jaso du Paxkal Indo buru duen egiturak, «bi abiadurako» gizartea sortzeko arriskua dagoela ohartaraziz. Orain arte garatutako ereduak hainbat arrakala sortu du kostalde eta barnealdeko eremuen artean, baita sektore edo populazio segmentuen arabera ere. Enpresa eta enplegu sorrerak bilakaera positiboa izanda ere, higiezinen presioak lan eremuetatik hurbil bizitzeko aukerak murriztu ditu eta, ondorioz, arazo sozialak (prekaritatea) eta ekologikoak (laborantza lurren desagertzea, trafiko saturazioa) areagotu.
Lau ardatz norabidea aldatzeko
Bestelako eredu bat sustatzeko hainbat ardatz hobetsi ditu elkarteak. Hala, trantsizio ekologikoa azkartu, eredu soziala sendotu, barnealdean inbertitu eta mugaz gaindiko «bizi eremua» eratzeko proposamena egin du. Erronka demografikoaren aurrean «harrera politika berritzailea» aldarrikatzearekin batera, besteak beste, etxebizitza eskubidea bermatzeko «esku-hartze publikoa» eskatu du.
Mirar al país como un campus abierto y descentralizado
El Consejo de Desarrollo de Iparralde (CDPB) tuvo un papel activo en la elaboración de las dos prospecciones anteriores –cara a 2010 y a 2020– elaboradas desde la óptica de la sociedad civil y que acompañaron el proceso de la todavía incipiente institucionalización del territorio. En su actualización del «proyecto territorial» plantea pistas diversas y proyectos concretos.
La histórica demanda de una universidad propia deviene en una propuesta de gran campus abierto, adaptado al territorio y a las mutaciones de la sociedad tecnológica. Mientras, la reflexión sobre ordenación territorial lleva a imaginar una «eco-metrópoli rural y urbana» que gestiona de forma más colectiva los bienes comunes. Mirando hacia el interior, aboga por un modelo descentralizado, también para la Mancomunidad Vasca.
El organismo reivindica la riqueza lingüística, cultural y natural «excepcionales» del país, y además de preconizar su preservación y transmisión apuesta por tratar ese patrimonio como «palanca de desarrollo». M.U.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
