
Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final-zortzirena, gaur. Aurretiaz sarrerak agortuta zeuden, beraz, bete-bete egin da aretoa.
Kantuan, hurrengo seikotea aritu da: Aitor Salegi Martija, Eneko Araiztegi Agirre, Iñaki Zelaia Irazusta, Mikel Artola Izagirre, Oier Aizpurua Olaizola eta Unai Izagirre Etxeberria.
Mikel Artolak lortu ditu puntu gehien, 429. Beraz, azaroaren 2an Azkoitian jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. Horrela geratu dira Lasarte-Oriako puntuazioak: Mikel Artolak, 429 puntu; Iñaki Zelaiak, 412,5; Oier Aizpuruak, 401; Unai Izagirrek, 397,5; Aitor Salegik, 390; eta Eneko Araiztegik, 389,5.
Final-laurdenak, osatuta
Gaurko final-zortzirena jokatu eta gero, erabakita geratu dira zeintzuk izango diren final-laurdenetan kantatuko duten bertsolariak. Hurrengoak dira zuzenean sailkatua direnak: Haritz Mujika Lasa, Beñat Iguaran Amondarain, Beñat Lizaso Alberdi, Gorka Maiz Alustiza, Unai Mendizabal Jauregi, Ane Labaka Mayoz eta Mikel Artola Izagirre.
Puntuazioz sailkatuak, hurrengoak dira: Jokin Uranga Isuskiza, Nerea Elustondo Plazaola, Eñaut Martikorena Lizaso, Maider Arregi Markuleta, Unai Muñoa Amundarain, Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Ander Lizarralde Jimeno, Maialen Akizu Bidegain, Iñaki Gurrutxaga Zubimendi, Felix Zubia Olaskoaga, Unai Gaztelumendi Arandia, Asier Azpiroz Iztueta, Iban Urdangarin Lardizabal, Iñigo Izagirre Urtegaga, Mikel Tapia Aierbe, Amaia Iturriotz Etxaniz eta Ane Zuazubiskar Iñarra.
Hurrengo saioak, Andoainen eta Irunen
Urriaren 19an, Andoaingo Bastero Kulturgunean, 17.00etan jokatuko da lehenbiziko final-laurdena. Honako lagunak arituko dira kantuan: Iñaki Apalategi Astigarraga, Beñat Iguaran, Unai Mendizabal, Eñaut Martikorena, Asier Azpiroz eta Iban Urdangarin.
Bigarren final-laurdena Irungo Amaia Kultur Zentroan egingo da, urriaren 20an, 17.00etan, honako bertsolariekin: Agin Laburu Rezola, Haritz Mujika, Beñat Lizaso, Maider Arregi, Unai Gaztelumendi eta Iñigo Izagirre.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
