Jon Maiak irabazi du Eibarko final-laurdena
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak Eibarren egin du gaur arratsaldean geldialdia. Coliseo antzokian bertso arratsalde ederra joan da eta Jon Maiak lortu du hurrengo faserako txartel zuzena.

475 puntu batu ditu Jon Maiak Eibarko Coliseo antzokian jokatu den final-laurdenean. Hartara, hurrengo faserako txartela lortu du zumaiarrak. Lotu samar hasi du saioa, baina askatuz askatu joan da eta goian amaitu du. Bigarrena, Jokin Uranga 467,5 punturekin. Urangak sekulako saioa osatu du, oso erregular eta patxadatsu, benetan lan ona egin du. Hirugarrena, Unai Muñoa izan da 451 punturekin. Kartzelakoan perla ederra utzi du. Laugarren tokian geratu da Gorka Maiz, 441 punturekin. Garaipen handi baten pare ospatu du bere saioa eta txanpainarekin bustiko duela aurreratu du. Bertsoak horrelakoak ditu, beti ez du gehien irabazten puntu gehien batzen dituenak.
Bosgarren tokian geratu da Mikel Tapia. Arratsaldeko lehen alean lanak izan ditu ahotsa ateratzen eta saioan zehar lasaitu eta gora egin du. Polita izan da egin duen bidea ikustea. Eta seigarren postuan, Felix Zubia. Tartean potoren bat erori zaion arren, ondo eutsi dio saioari eta apartatzeko momentuak ere utzi ditu zarauztarrak.
Giro bikainean joan da Eibarko hitzordua eta, bihar, Azpeitian dago jarria geldialdia. Soreasu Antzokian arituko dira, arratsaldeko 17.00etatik aurrera, honako bertsolariak: Alaia Martin, Oihana Iguaran, Nerea Elustondo, Iñigo Mantzizidor, Iñaki Gurrutxaga eta Amaia Iturriotz

El Ayuntamiento de Donostia prohíbe las cenas solidarias en la calle para personas sin hogar

Fallece Aitor Agiriano ‘Toro’, exguitarrista de Doctor Deseo y compositor de música para teatro

Muere un montañero guipuzcoano de 63 años al caer por una ladera en Ordesa

«Ohorea izan da Zarauzko alkatea izatea; plazera ez beti, gogorra ere izan delako»
