
Urtero legez, Andoainen banatu dira Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak. XXXI. edizioak bazekarren nobedadea, zeren lehen aldiz bi kategoriatan banatzen ziren hautagaiak: Komunikazio saria eta Kazetaritza saria, hurrenez hurren. ‘Ttap’ aldizkari digitalak irabazi du aurreneko kategorian, 2019. urte honetan «sendotze bidean emandako urratsengatik». Besteak beste, euskarazko lehen aldizkari digital multimedia izatea eta elkarlanari zukua ateratzeko duen gaitasuna goraipatu dituzte.
Bigarren kategorian, Kazetaritza sarian, Kanaldude telebistak jaso du, zehazki Hurbiletik deitutako programagatik.
Jakina zen saria bai edo bai jasoko zuela Iñaki Elorza «Txapas» kazetariaK, bere ibilbide profesionalagatik errekonozimendua baitzuen prestatua. Bere lan «oparoa» omendu dute ekitaldian.
Lakuak eta Andoaingo Udalak antolatzen dituen sariotan, irabazleek 9.000 eurona eta Xabier Lakaren eskultura txiki bana jaso dituzte, eta sorpresa azken unerarte mantendu da, izan ere zortzi finalistek unean bertan jakin dute. Kazetaritza sarian lau finalistak Jon Artano (2019. urteko kronika eta elkarrizketak Ameriketa-k EITBn), Ana Galarraga (‘Iraultza txikien lekukoak’ atala Elhuyar aldizkarian), Miel Anjel Elustondo (‘Zozoen elean’ elkarrizketa sortagatik) eta Kanaldudeko ‘Hurbiletik’ saioa ziren.
Komunikazio saria atalean, bestalde, 2019. urteko Korrikaren komunikazio kanpaina, ‘Ttap’ aldizkari digitala, Egunean behin jokoa (CodeSyntaxek sortu eta garatua) eta Oier
Aranzabal (‘Barruan gaude’ podcasta Zuzeun).

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza
