
Donostiako Kontxako Badian dagoen Haizearen Orrazia kultur ondare izendatu du ostegun honetan Gasteizko Gobernuak. Zehazki, Eduardo Chillida artistaren eskultura multzo batek eta Luis Peña Ganchegui arkitektoak diseinatutako plazak osatzen dute kultur ondare izendatutako eskultura multzoa. Arrosa koloreko granitozko terrazek eta harkaitzei atxikitako altzairuzko hiru piezek osatzen dute.
Gobernu Kontseiluaren bileraren ondoren emandako prentsaurrekoan, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak adierazi du Chillidak eta Peña Gancheguik ingurune natural batean egindako lanak «herri honetan bakarrak diren ezaugarri batzuk» biltzen dituela. «Donostia hiriarentzat ikur bihurtu dira, eta gure Autonomia Erkidegoko ikur kulturala ere bada», esan du.
Haizearen Orrazia kultur ondasun gisa aitortzea ezinbesteko baldintza da Unesco erakundeari eskatu ahal izateko eskultura multzoa Gizateriaren Ondare izendatzea.
Izendapena «berri pozgarri» gisa hartu dute Donostiako Udaletik. Jon Insausti zinegotziak azaldu duenez, «presio talde bat» osatzea izango da hurrengo pausoa, izendapenari babesa emateko. Izan ere, formalki Gobernu espainolak proposatu behar dio Unescori Haizearen Orrazia Gizateriaren Ondare izenda dezala.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés
