
Bide Azpiegituretako departamenduko diputatu den Aitzane Oiarbidek ostiral honetan jakitera eman duenez, hurrengo asteazkenean (2020ko hasierarekin beraz) tarifa berriak izango ditu Behobia eta Katea arteko AP8ak.
Birmoldaketa orokorrago baten barruan dator neurria. Izan ere, martxoan zabalduko da Oinaurreko AP8ko irteera berria. Honetan, lehen bidaiak 0,43 euro balioko du eta 0,11 eurora arteko izango da beherapena hilean 21. joan-etorritik aurrera. Beti ere Abiatu gailua duten bidaiarientzako, Oiarbidek gogoratu dutenez: «Gaur egun 7.000 iruindarrek dute gailua, baina, gure ustez, hiriko erdigunerako irteera eta sarrera ate berriarekin, herritar gehiagok erabiliko dute AP8 autobidea hirian zehar mugitzeko, eta Abiatu ezinbestekoa izango da Bidegik eskaintzen dituen deskontuei eta hileko mugari etekina atera nahi bazaie».
Urtarrilaren 1eko egokitzapenei dagokienez, lehen bidaiatik %50eko deskontua aplikatuko dela eman du jakitera diputatuak. «Beste deskontu progresibo bat ere izango da, ezarritako tarifaren aldean hilean %85ko deskontua gainditu dezakeena», esan du.
Aitzane Oiarbidek erantsi duenez, Irungo auzo elkarteak biltzen dituen Oiasso plataformarekin harremanetan egon da hainbat aldiz eta bertan egindako eskaera «aintzat hartu nahi izan dugu. Aplikatuko ditugun beherapenekin, gaur egun autobidea hiriko muturren artean mugitzeko erabiltzen ez duten bizilagun asko hura erabiltzera animatzea bilatzen dugu, eta horrela, Irungo eta inguruko trafikoa arintzea».

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
