
Hurrengo ostegunerako, urtarrilak 30, deitu den greba orokorra dela-eta, Iruñerriko hiri garraioaren gutxieneko zerbitzuak ezarri dira. Hain zuzen ere, eguneko zerbitzuan, %60koak izango dira puntako orduetan (06:30etik 09:30era, 13:00etatik 15:30era eta 17:00etatik 20:30era) eta %40koak ordu lasaietan (09:30etik 13:00etara, 15:30etik 17:00etara eta 20:30etik 22:30era).
Gaueko zerbitzuaren kasuan, linea bakoitzaren azken bidaia egingo da, bai joatea zein itzultzea ere, eguneko azken joan-etorriak egitea bermatzeko.
Ohar baten bidez adierazi dutenez, «aukeratzeko beste garraiobiderik ez duten pertsonek hiri-garraioan lanegun batean egiten dituzten 71.500 bidaiei eragingo die nagusiki aurreikusita dagoen grebak».
Zerbitzuaren xehetasunak billabesetan, eskualdeko hiri garraioaren webgunean (www.infotuc.es) eta herritarrei arreta emateko telefonoan (948 42 32 42) kontsultatu ahal izango dira.

Mutualistas vizcainos percibirán mayor importe en su pensión al ajustarse sus retenciones

Un temblor de magnitud 4 con epicentro en Iruña Oka se deja sentir en buena parte de Araba

Mikel Zabalzaren omenaldia Endarlatsan: «Guk badakigu egia eta ondorengoek ere jakingo dute»

Denuncian que Soto Ivars presentará en Bilbo su libro «que niega la violencia machista»
