
Minbiziak eragindako heriotza-tasak behera egin du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 2001 eta 2017 urteen artean, gaur Lakuako Gobernuak eman dituen datuen arabera. Bihar minbiziaren kontrako Mundu Eguna da.
Lakuako Gobernuko Osasuneko sailburu Nekane Murgak positiboki baloratu ditu datu horiek, nahiz eta heriotza-tasa murrizten jarraitzeko ahaleginean sakontzeko beharra azpimarratzen duen, biziraupena areagotzeko eta pazienteenganako arreta hobetzeko, Euskadiko Plan Onkologikoak lortu nahi duenez.
Murgak uste osoa agertu du heriotza-tasaren etorkizuneko murrizketek zerikusia izango dutela gaixotasunaren eta terapia berrien ezagutza molekular hobearekin, ikerketan egindako aurrerapenak praktika klinikora eramatea lortzen den neurrian. Ildo horretatik, gogorarazi du Osakidetzak gaur egun 390 ikerketa-proiektu mantentzen dituela aktibo onkologiaren esparruan, eta hori da euskal osasun-sistema publikoaren ikerketa-arlo nagusietako bat. Hain zuzen, 8,7 milioi euroko finantzaketa dago horretarako.
Tabakoak heriotzen %30 eragiten du
Datu hauen artean esanguratsua da tabakoa minbizi kasu gehien eragiten duen faktorea dela. Orotara, minbiziak eragindako hamar heriotzetatik hiru tabakoaren eraginerangatik ematen dira. Hori dela eta, Osakidetzak tabakoaren kontrako jardueran jarraituko duela nabarmendu dute.
Era berean, iragarri du, gaur, otsailak 3, 2018-2023 aldirako Euskadiko Plan Onkologikoan ezarritako helburuetako bati erantzunez, Euskadiko Medikuntza Pertsonalizatuaren Aholku Batzordea eratu dela. Batzorde horrek, hain zuzen ere, onkologiaren esparruan hasiko du bere zeregina, eta etorkizunean medikuntzaren beste eremu batzuetara zabalduko dela aurreikusten da, hala nola gaixotasun arraroetara edo gaixotasun kardiobaskularretara. Sailburuak azaldu du medikuntza pertsonalizatuaren arloa etengabe garatzen eta berritzen ari dela, eta uste du batzorde berri hori funtsezko tresna izango dela Sailari aholku emateko esku-hartze medikoak pertsona bakoitzaren ezaugarrietara egokitzeko garaian, eta horrek berekin ekarriko duela prebentzio-ekintzak, ekintza diagnostikoak eta terapeutikoak aplikatzea, arriskuei aurrea hartzeko eta horiek saihesteko.
Prebentzioaren garrantzia
Horrekin batera, prebentzioaren garrantzia gogorarazi du sailburuak, eta nabarmendu du euskal osasungintzak tabakoaren kontsumoa murrizten laguntzen duten programekiko duen konpromisoa, minbiziaren eragile nagusia eta gaixotasun horrek eragindako hamar heriotzatik ia hiruren eragilea den heinean.
Era berean, EAEk egiten dituen baheketa-programen garrantzia azpimarratu zuen. Programa horiei esker, bularreko eta koloneko minbiziaren detekzio goiztiarra lortzen da, eta aurten umetoki-zerbixeko minbiziarena ere bai.
Gizonen minbiziaren ondoriozko heriotza-tasaren beherakada aldi osoan mantendu da, 2001ean hasi zenetik (428,9 heriotza 100.000 biztanleko), baina bereziki nabarmena da 2012tik aurrera, % 2ko murrizketa izan baitu urteko: 2012an, 403,2 heriotza 100.000 biztanleko, eta 2017an, 363 heriotza 100.000 biztanleko. Gizonetan, nabarmen jaitsi da laringeko, esofagoko, aho-barrunbeko eta faringeko, urdaileko, biriketako eta prostatako minbiziaren ondoriozko heriotza-tasa. Kolon eta ondesteko minbiziak nabarmen egin du behera 2012 ezkero. Aitzitik, gizonen heriotza-tasak nabarmen egin du gora mesoteliomaren, nerbio-sistema zentraleko minbiziaren, pankreen, leuzemien eta gibelaren kasuan.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

El Supremo confirma las condenas a Zulueta y Enparantza y reduce las de Zuriarrain y Sarriegi

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral
