
Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adinekoen egoitzen azken balantzea egin du astelehenean, eta jakinarazi du azken orduetan bederatzi lagun sendatu direla; zortzi Arrasateko Iturbide egoitzan eta bat Zumaiako Otezurin. Bestalde, pertsona bat zendu da Tolosako Iurreamendi erresidentzian.
Hala, orotara, 202 pertsonek gainditu dute gaixotasuna, 157 hil dira koronabirusarekin eta 185 lagunek daukate diagnostiko positiboa. Alabaina, badirudi kutsatzeen joera beheranzkoa dela, azken hiru egunetan ez baita diagnostiko positibo berririk antzeman Gipuzkoako erresidentzietan. Lurraldean dauden 65 zentroetan 5.425 pertsona artatzen dira guztira.
Bestalde, foru bozeramaileak baieztatu du egoitzetako garbiketa eta desinfekzio lanak aurrera jarraitzen dutela. Lau egunean behin egiten dituzte, eta azken orduetan Eibarko San Andres eta Egogain, Hondarribiko Caser Residencial Beharram eta Uliazpi eta Eskoriatzako Jose Arana egoitzak desinfektatu dira.
Telezaintza zerbitzua
Mendozak jakinarazi du, halaber, Gizarte Politikako Departamentua deiak egiten ari dela konfinamendu garaian bere senideak egoitzetan galdu dituzten familiei: «Hilabete baino gehiago da segurtasun arrazoiengatik bisitak etenda daudela, egia da egoitzetan telefono deiak eta bideodeiak areagotu egin direla, eta testuinguru horretan, agurrak ohi baino askoz gogorragoak dira; hala ere, ezarritako protokoloek jasotzen dute hurbileko senitartekoak egoitzetara sartzearen aukera, kontaktu fisikorik gabe, segurtasun neurrietan arreta handia jarriz eta beharrezkoak diren norbere babeserako ekipoak erabiliz».
Telezaintza zerbitzua duela hilabete pasa jarri zen martxan, 900 43 43 43 doaneko telefonoan, eta zerbitzu honen bitartez, Covid-19a dela eta dauden zerbitzuen inguruko harrera eta orientazio zerbitzua eskaintzen da.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes

