
Bilboko Udalak gogoratu duenez, udalerri honen barruan badira korrika egiteko hamaika ibilbide eta guztiak bihartik aurrera irekiak izango dira. Ibilbide hauen Bilbao Kirolak erakundearen webgunean topatu daitezke, BK RUN sailean.
Hauek dira Bilboko udalerritik atera gabe egin daitezken ibilbideak: Europa parkea (belarra), Deustua-Udaletxea-Deustua, Errekaldeko kiroldegia-Pagasarriko barrera, Miribillako kiroldegia, Europa parkea, Atxuri-Ubiden pasealekua, Etxebarria parkea, Artxandako kiroldegia eta Doña Casilda parkea.
Ibilbide bakoitzaren distantzia webgunean ikusgai dago. Honekin batera, erretzen diren kaloriak ere agertzen dira. Ibilbideak deskargatu daitezke eta bideoak ere ikusgai daude.
Txirringa erabiliko dutenentzako, bidegorriak erabiltzea gomendatzen die Bilbao Kirolak erakundeak. Beti ere, beste erabiltzaileenganako errespetua eta abiadura mugak kontuan izatea eskatzen du.
Honekin batera, Bilbao Kirolak erakundeak jarduera fisikoarekin berriro hasten denean modu arinean eta progresiboan egitea gomendatzen du. Zauriak eta lesioak ekiditeko tentuz ibiltzea komeini dela gaineratzen du.
Bihartik aurrera, banan banako kirol jarduera egitea zilegia izango da, 6.00etatik 10.00etara, eta 20.00ak eta 23.00ak bitartean. Ezin izango norberaren udalerritik atera eta egunean behin baino ezin izango da egin.

Muere un taxista de 30 años tiroteado en Azpeitia y se busca al autor

PP, Vox y UPN impulsan concentraciones para «salvar Ceuta», también en Euskal Herria

Detenidas 14 personas por desórdenes públicos en la última noche de Aste Nagusia de Bilbo

Ester Muñoz, desde Madrid al rescate de la alicaída txosna del PP en Bilbo



