
Gipuzkoako hondartzen aforoa eta okupazioa kontrolatzeko Aldundiak udalen eskura jarriko duen baliabide teknologiko honen helburua da, hareatzen erabilera covid-19aren pandemiaren aurkako prebentzio-neurriekin bateragarri egitea.
Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Aldundiko Ingurumeneko diputatuak aurkeztu du goizean tresna hau, AZTIko Balore zuzendaria eta ozeanografoa den Adolfo Uriarterekin batera.
Datorren astetik aurrera jarriko da martxan Gipuzkoako Aldundiko Ingurumeneko Zuzendaritzak AZTIrekin lankidetzan garatu duen aplikazio mugikorra, eta baita webgunea ere.
Semaforoaren sistematikaren bidez, hondartzetako okupazio-mailaren berri emango du aplikazioak. 15 minutuan behin eguneratuko da, hareatza bakoitzaren okupazioari buruzko informazioa denbora errealean emanez eta kasu bakoitzean ezartzen diren dentsitate-atalaseen arabera egoeraren berri emanez.
Aforoa zehazteko, gomendatutako distantzia soziala eta hondartza bakoitzaren azalera hartu dira kontuan, eta erabiltzaile guztiek doan kontsultatu ahal izango dute hareatzen okupazio maila hondartza horietara joan aurretik.
Aplikazioak erakusten dituen okupazio mailak eta aforo mailak gutxi gorabeherakoak dira, eta udal agintari eskudunek, irizpide horietan eta egoki iritzitako beste batzuetan oinarrituta, hondartzetarako sarbidea ireki edo itxi edo kasu bakoitzean egokiak diren gomendioak eman ahal izango dituzte.
Lan hori errazteko, aplikazioak alerta sistema bat du udal arduradunentzat, eta aurrez jakinaraziko die ur emaria, marea igoera eta erabilera baldintzen aldaketa.
Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko foru diputatuak adierazi duenez, «hondartzak arduraz erabiltzeko eta gozamena eta osasunaren babesa bateragarri egiteko baliabide guztiak herritarren eta udalen eskura jartzeko konpromisoa dugu».

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»
