NAIZ

Hondarribia Arraun Elkarteak denboraldi honetarako eskifaiak aurkeztu ditu

Aurten, eta dagoeneko 28 urte dira, Hondarribiak gizonetan bi traineru aurkeztuko ditu. Lehena, Eusko Label Ligan (ACT) arituko da eta bigarrena ARC 2 Ligan. Bestetik, emakumeen trainerua, hirugarren urtez jarraian, Eusko Tren Ligan arituko da.

Hondarribia Arraun Elkarteko arraunlariak. (HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEA)
Hondarribia Arraun Elkarteko arraunlariak. (HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEA)

Gaur arratsaldean, Sanjuan bezpera egunarekin Hondarribian ohitura den bezala, Hondarribia Arraun Elkarteak 2020. traineru denboraldirako bere arraunlarien aurkezpena ekitaldia ospatu du.

Aurtengo egoera berezia dela eta, ekitaldia elkartean bertan izan da eta bertan soilik arraunlariek eta entrenatzaileek parte hartu dute.

Hala ere, badira aldatzen ez diren gauza  atzuk. Izan ere, aurten ere, eta dagoeneko 28 urte dira, Ama Guadalupekoak gizonetan bi traineru aurkeztuko ditu, bata Eusko Label Ligan (ACT) aritzeko da eta bigarrena ARC 2 Ligan jarduteko.

Gainera, emakumeen trainerua, hirugarren urtez jarraian, Eusko Tren Ligan arituko da.