
Folklorea, jazza eta musika klasikoa ditu ardatz Garikoitz Mendizabalen eta Gorka Hermosaren proiektu berriak. Txistua eta eskusoinua bat eginda. Euskal Herriko eta Iberiar penintsulako folklorearen erritmo eta melodiak, jazzaren askatasuna eta musika klasikoaren prozesu konpositiboak fusionatu dituzte.
Oraingoan Gorka Hermosak sortutako errepertorioa jorratuko dute. CIA IMC-UNESCO konposizio saria, Munduko Akordeoi elkartearen urteko pieza onenaren saria lortu du azken 6 urteotan lau aldiz eta PIF Castelfidardo Konposizio saria lortu ditu errepertorio honek Berlingo Filarmonikan. Washingtoneko National Opera Kennedy Center edo Madrilgo Auditorio Nazionalean jo dituzte piezak. Mundu mailan ezagunak diren solistek interpretatu dituzte, baita nazioarteko 20 orkestrak ere.
Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditorioan aurkeztuko dute proiektua hilaren 17an, 20.00etan.

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu
