
Murtziatik Euskal Herrirako bideari ekin dio azkenik gaur goizean Gorka Martinez Arkarazo euskal presoak, hamazazpi urteko kartzelaldia agorturik. Murtzia-Ieko espetxean izan dute orain arte.
Martinez Arkarazo 2003. urtean atxilotu zuen Ertzaintzak Zornotzan –Ziortza Fernandez, Aitor Herrera eta Aritza Ferrerorekin batera–, ‘Bizkaia komando’ko burua izatea egotzita, eta geroztik egon da espetxean.
Galdakaokoa da Gorka Martinez Arkarazo. Azken urteotan preso gehien pilatu duen herrietako bat bilakatu da Galdakao, hamarretik gora hain zuzen ere. Bertakoa zen, gainera, Badajozeko espetxean duela hiru urte pasatxo bihotzekoak jota hil zen Kepa del Hoyo. Hego Uribe eskualdera zabalduta, 20ren bat dira oraindik kartzelaratuta diren herritarrak.
Galdakaotik 800 kilometro ingurura dago Murtzia-I espetxea. Bertan segitzen dute Joxe Mari Novoa eta Joseba Segurola euskal presoek.
Albiste honen ondoren 230 euskal preso dago oraindik Etxeraten zerrendetan. Aste honetan hiru lagunek amaitu dute zigorra, askatasuna berreskuratuz; Iñaki Alonso Portugaletekoa (Cordobatik irten zen), Mikel Gil Cervera Txantreakoa (espetxealdi arinduan eman ditu azken hamaika urteak) eta orain Gorka Martinez Arkarazo Murtziatik.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
