
Mikelote eta Pantxo bikote artistikoa desegin da. Haien formula komikoa gastatua zegoen, eta belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute. Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa. Eskenatokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen, artearen eromenetik urrrun. Mikelotek ez du bukaera onartu nahi. Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du.
Egun batean Mikelote, «antzerkilari andante» estrafalarioa, Pantxoren bila joango da, trasteak prestatu eta Euskal Herrian barna joateko, herriz herri antzeztera, ‘Euskal antzerkiak behar gaitu’ haien uste inozoa. Horrela ibilbide fantastiko bat egingo dute Euskal Herrian zehar, hamaika abentura ero biziz. Mikeloteren imaginazioak sorturiko pertsonaia harrigarriak ezagutu eta egoera korapilatsuetan endredatuko dira Patxo Telleria eta Mikel Martinez.
Hauxe Tartean Teatroak prestatuko ikuskizun berriaren nondik norakoa. Bilbon (azaroak 10 eta 11) taularatu ostean, Astigarraga (azaroak 14), Etxarri Aranatz (azaroak 27), Oñati (abenduak 3), Donostia (abenduak 7 eta 8), Bermeo (abenduak 11) eta Leioara (abenduak 18) joango dira Telleria eta Martinez ‘Ez dok ero’ lanarekin.
2021 urterako ere badituzte hainbat emanaldi iragarrita.

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria
