
Espetxean 28 urte egin eta gero Valdemoroko espetxetik atera da gaur arratsaldean Iñaki Bilbao Beaskoetxea Lemoako presoa. Senide eta lagunak zain zituen kanpokaldean eta presoak Euskalerritzearen aldeko ikurra erakutsi dute, Euskal Herrira abiatu aurretik.
1992. urtean atxilotu zuen Polizia frantsesak, Rosario Pikabearekin batera. Estatu frantseseko espetxeetan zazpi urtez izan zuten eta 1999an Estatu espainolera bidali zuten. Ordutik, beraz, 21 urte egin ditu preso.
Europako beste estatuetan preso betetako urteak kontuan hartzeko europar irizpidea aplikatu izan balitzaio, aspaldi libre izan beharko zuen, baina Estatu espainolak lege trikimailua erabiliz hori saihestu du eta gaur arte luzatu dio espetxealdia.
Azkenaldian Castelloko kartzelan izan da Iñaki Bilbao Beaskoetxea, baina Auzitegi Nazional espainolean irailean izan duen epaiketa dela-eta Valdemoroko kartzelara eman zuten. Handik atera da libre.
2016. urtean bere gertukoek sakabanaketak eragindako istripu bat jasan zuten Arkautin, autoak basurde baten kontra talka egin zuenean, Castelloko espetxera bidean.
28 urteren ondoren, oraindik ere epaitua
Auzitegi Nazional espainolean izan berri duen epaiketa 1983an Ordizian ETAk Guardia Zibilaren kontra egin zuen ekintza batengatik izan da. Duela 37 urte jazotako kontua, beraz, eta jada 28 urte kartzelan zeramatzan pertsona baten kontra.
Bilbao Beaskoetxeak epaiketan azaldu zuenez, ezarritako zigorra beteta espetxetik atera behar zen egunean kausa berri honengatik prozesamendua jaso zuen, kartzelaldia luzatuz. «Ez dakit zer egiten dudan prozedura honetan», adierazi zuen.
Halere, Fiskaltzak 75 urteko espetxealdia eskatu zuen lemoarrarentzat. Bere abokatuak, ordea, kartzelaldiaren epea gaindituta zuenez berehala aske utz zezaten eskatu zuen. Epaia ez da oraindik jakinarazi, baina kalean jarri du azkenik Auzitegi Nazionalak.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)


