
Bilboko Udalak jakinarazi duenez, asteburu honetan, The Funes Troup taldeak 'Aukerak' zirku ikuskizuna eskainiko du Peñascalen (La Vaguada), ostiralean, urriaren 9an, 17:30ean.
Bestalde, Arangoitiko Arane plazan, Eidabe antzerki konpainiak 'Gora Kasete!' aurkeztuko du larunbatean, urriaren 10ean, 18:00etan. Igandean, berriz, hilaren 11an, Bihotz Alai Dantza Taldeak dantza tradizionalen emanaldia eskainiko du 13:00etan, eta D'Albenizek 'Boom clap, magia gara!' aurkeztuko du 18:00etan.
Hurrengo asteburuari dagokionez, Hutsun & Ortzi taldeak 'Urbasa' eskainiko du Deustuibarrako Eugenio Olabarrieta plaza ondoko futbito kantxan, urriaren 16an, 19:00etan. Biharamunean, Hortzmuga Teatroa konpainiak eramango du Elorrietako plazara, 18:00etan.
Sei emanaldiak #BilbaoUdazkena2020 ekimenaren programazioaren barruan daude. Bilboko Udalak kulturgintza bultzatzeko egindako apustua da plana, covid-19aren krisiak gehien eragin dion sektoreetako bat dela jakitun. Egitarau osoak zorrotz beteko ditu osasun agintariek ezarritako protokoloak.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
