En directo

Iker GURRUTXAGA

'MIN' saria besapean dutela MusikHaria saioan izan dira Niña Coyote eta Chico Tornado

Aurretik lotu genuen biko donostiarrarekin hitzordua, izan ere urriko astearteetan 'Beste bat' saioak gidatzen ari dira Koldo Soret eta Ursula Strong. Baina aitzakia bikoitza da orain, 'MIN' saria jaso baitute 'Aitzsatar' lanagatik.

Audio_placeholder

'MIN' saria besapean dutela MusikHaria saioan izan dira Niña Coyote eta Chico Tornado

Loading player...
'Aitzstar' lanagatik eskuratu dute saria Niña Coyote eta Chico Tornadok.
'Aitzstar' lanagatik eskuratu dute saria Niña Coyote eta Chico Tornadok.

Hasiera batean martxoan banatu behar baziren ere, urriaren 16an eman zituzten aurtengo 'MIN' sariak, musika independientearen sariak. Niña Coyote y Chico tornado rock talde donostiarrak euskarazko disko onenaren saria jaso dute 'Aitzstar' albumari esker. Euskarazko diskorik onenaren saria irabazteko hautagairen artean zeuden Zea Mays, Doctor Deseo, Zetak eta Maite Larburu ere Bizi dugun egoera dela eta ezin izan ziren galan izan «Galara joan ordez, etxeko zapatiletan jaso dugu albistea» kontatu digu Ursula Strong taleko bateri-joleak.

Sari hauek, gainera, badute halako berezitasun bat Niña Coyote eta Chico Tornadorentzat. Izan ere aurreko diskoarekin, 'Eate' lanarekin, saria eskuratu eta gero, urtebete beranduago antolatzaileek ea saria emango zuten galdetu zien bikoari. Hauek baietz esan eta sari banaketa ondorengo festan disko berriaren ekoizlea, Ricky Falkner, ezagutu zuten. «Buruan bueltaka geneukan berarengan jotzea eta han elkarrekin egoteko aukera sortu zen. Festaren erdian hasi nintzaion ideia bat banuela esanaz, baina hurrengo egunean deitzeko esan zidan», gogoratu du Koldo Soretek.

'Aitzstar' izeneko lanak iazko martxoan ikusi zuen argia eta hark eman die 'MIN' saria eskuratzeko aukera. Baina baita oholtza garrantzitsuetan aritzekoa ere eta nazioartean bira egiteko parada ere sortu zaie. Hartara, Txilen edo Argentinan izan dira besteak beste.

Baina geldialdietako bat Kalifornian, Estatu Batuetan, 'Joshua Tree' ospetsua dagoeneko inguruan egin zuten. Bertan grabatu zuten 'Errautsak' bideoklipa. «Lehortutako laku batean, gaur egun gatzaga denean, grabatu genuen bi egunetan bideoklipa. Desertuko eguzkiaren argi zoragarria ikusten den arren, sekulako hotza egiten zuela aitortu behar dugu. Plano eta plano tartean autora sartu, berogailua topera jarri eta hala goxatzen genuen pixka bat gure gorputza», kontatu digute Soretek eta Strongek.

Apirilean Australia aldera joatekoak ziren bira bat egitera eta urtea bukatzerako Kubara bidaiatzeko asmotan ziren. «Egiari zor guri atseden hartzeko ondo etorri zaigu geldialdi hau. Iaz 50 inguru kontzertu eman genituen eta honek arnasberritzeko balio izan digu. Baina egoera oso gordina da orokorrean eta gizarteak kultura behar du», azpimarratu du Ursula Strongek.

Kontzertu berriak egongo direla iragarri dute, baina bitartean hemen, Naiz Irratian entzun ditzakegu. Astearteetan 'Beste bat' saioak egiten ari dira urrian eta lehen biak entzuteko moduan daude sarean. Lehendabizikoa polizia hartu zuten gai bezala eta bigarrenean drogak izan zituzten hizpide. Hirugarrena, gaur gauekoa, iragarri dute gauaren inguruan izango dela.

Bitartean, hemen daukazue gaur goizean MusikHaria saioan emandako elkarrizketa berreskuratzeko aukera.

Jaurlaritza Logoa