
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, A-15 autobidea itxi egingo dute bi noranzkoetan asteartean, azaroaren 9an, gauez, San Lorentzo eta Belabieta tuneletan egin beharreko egokitzapen lanak direla eta. Andoainerako noranzkoan Berastegiko lotunetik egingo da mozketa, eta Iruñerako noranzkoan, Sorabillako lotunetik (Andoain). Itxiera astearteko 22.00etatik asteazkeneko 06.00etara izango da.
Andoainerako noranzkoan itxita egongo denez, A-15eko erabiltzaileek by-pass moduan zirkulatu beharko dute Berastegiko lotunean, GI-2130 errepidetik Tolosaraino, eta han N-I errepidean sartu ahal izango dira. Azkenik, A-15era itzuli ahal izango dira Sorabillako lotunetik.
Nafarroako norazkoan, autobideko erabiltzaileek Sorabillako lotunean biratu beharko dute, N-I errepidera sartu, eta, ondoren, GI-2130 errepidera, Tolosatik eta Ibarratik. Berastegiko lotunean itzuli ahal izango dira A-15era. Ibilbide luzeetarako, N-I errepidea gomendatzen da Altsasuraino, eta A-10etik Irurtzuneraino (Sakanako autobiatik).
Olandixo
Bestalde, Gipuzkoako Aldundia Olandixoko tunela ixteko sistemak hobetzen ari da, Arrasaten. Aurreikusitako zereginak gauzatzeak berekin dakar GI-2620 errepidea erabat etetea Mugarrietako eta Markuleteko biribilguneen artean. Itxiera gaueko ordutegian egingo da, astelehen honetako 22.00etatik astearteko 06.00etara. Ibilbide alternatibo gisa, Mugarrieta eta Markulete biribilguneen arteko GI-2620 errepidearen zeharbide zaharra erabiltzea gomendatzen da.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Dantzalekura itzulera

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro
