
Grezian ostiko bat eman eta iraganeko artelan bat ageriko dela esaten ohi da. Horixe egiaztatu dezake igande honetan Kultura Ministerioak jakitera eman duen albistea, Hermes jainko mezularia, heldutasunean, irudikatzen duen burua 1,30 metroko sakoneran aurkitu dutelako Eolu kalean, San Irene elizatik gertu eta Monasterioko plaza enblematikoaren ondoan. Hau da, Atenaseko bihotzean.
Lehen ikerketen arabera, zutabe baten zati bat da izan daiteke, irudia Alkamenes eskultorearen Hermes Propileoaren tankerakoa baita.
Bitxiena zera da, Alkamenesen Hermes Propileo horren kopiarik baino ez dela gorde gaur egunera arte. Pergamon aurkitutakoa, gaur egun Istanbulgo Antigoaleko Gauzen Museoan dago gordeta.
Hermes Propileotik aparte, Alkamenesi Artemisa jantzi bat eta Louvre museoan dagoen Ares Borghese izeneko kopia bat ere esleitzen zaio. Eskultorea Fidiasen ikaslea izan zen; hau da, Antzinako Greziako eskultore ospetsuenaren jarraitzailea. Fidias margolari eta arkitekto izan zen ere, lehen greziar klasizismoko garaikidea.
Itxura guztien arabera, eta beti ministerioaren arabera, Hermes jainkoaren burua Alkamenesen lan originala da, ziur aski K. a. IV. mendearen amaierakoa edo K. a. III. mendearen hasierakoa.
Aurkikuntza egoera onean dago, eta berehala eraman zuten Atenasko Antzinateko Eforatoko biltegi batera.

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
