
ETAk eginiko atentatu baten ondorioz hil zen Ernest Lluch espainiar ministro izandakoa, orain dela 20 urte. PSCko agintaria ere bazen Lluch. Kongresuan bere omenezko ekitaldia burutu da astelehen honetan eta hedabide gehienentzako EH Bilduk parte hartu bilakatu izan da albiste nagusi. Hor egon da Mertxe Aizpurua taldeko eleduna.
Ernest Lluch Fundazioarekin batera antolatu du ekitaldia Diputatuen Ganbarak. Aizpuruarekin batera, Lluch bezala Osasun ministroa izandako zenbait gizon-emakumek hartu du parte: Salvador Illa, Ana Pastor...
Taldeen ordezkari gisa, PSOEko Adriana Lastra, PPko José Ignacio Echániz, Vox-eko Iván Espinosa de los Monteros, UPko Sofía Castañón, EAJko Mikel Legarda eta ERCko Gabriel Rufián bertaratu dira.
Ekitaldiaren aurretik adierazpen esanguratsuak egin ditu Rosa Lluch, ministro ohiaren alabak: «Bai Arnaldo Otegi bai ezker abertzalea aurrerapausoak ematen joan dira. Eta horiek ematean gehiago eta gehiago eskatu zaie. Ni ez naiz inor Otegi edota ezker abertzalea egin behar dutenaz ezer esateko, beraiei dagokie prozesu hori. Orain arte egin dutena, indarkeriatik aldentzea eta gaitzestea, niretzat aski da».
«Nik ez dut beren zintzotasuna zalantzan jartzen, ekintzen bidez frogatzen ari direlako», erantsi du. Aurretik jada bilakaera hori aitortua eta agurtua du Rosa Lluchek, adibide gisa GARAk 2018an eginiko elkarrizketa hau.
Bartzelonan Lluch gogora ekartzeko ekitaldia izan zen jada pasa den ostiralean, NAIZek jasotakoa, Kongresuko honezaz gain. Foro Sozialeko ordezkaritza bertaratu zen.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

El Supremo confirma las condenas a Zulueta y Enparantza y reduce las de Zuriarrain y Sarriegi

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral
