
«Hasiera guztiek bere amaiera dute, eta orain guri, kantuz, izerdiz, maitasunez, borrokaz, barrez eta malkoz jositako istorio honi amaiera ematea dagokigu».
Horrelaxe iragarri du Hesian taldeak Facebook-eko bere orrialdean bere hamabost urteko ibilbidearen amaiera. Honakoa ez zela imaginatzen zuten itxiera onartu dute taldekideek. «Bestelakoa irudikatzen genuen, baina errealitateak nahi baino gehiago lotzen eta mugatzen gaitu», aitortu dute. Horregatik, «tristuraz beteta» jakinarazi dute ezingo dutela «merezi duzuen eta nahi genuen despedidarik egin».
Urtarrilaren 9an Bilbon eskaini zuten kontzertuan «sekretu handi baten zama» eraman zuten beren baitan. «Berezia izango zela esan genizuen, azkena izango zela bagenekielako», aitortu dute.
Egindakoarekin «harro», emandakoarekin «pozik» eta «jasotako guztiarekin zoriontsu» daudela nabarmendu du Hesianek. «Musika sortu eta partekatu dugu. Musikak batu gaitu, barruak hustu, bihotzak bete, eztarriak urratu, arimak biluztu eta hegalak astindu!», azaldu du bere oharrean.
Urte hauetan guztietan eskaini dituzten kontzertu kopuruaren kontua aspaldi galdu zutela diote, baina bada «inoiz ahaztuko ez dugun zerbait: zuen begiradak, zuen oihuak, zuen babesa, zuen besarkada, malko eta irriak».
«Zuengatik izan gara izan garen guztia eta bihotzak beterik, bagoaz. Eskerrik asko urte hauetan guztietan gure ondoan egoteagatik, bizitakoagatik. Zuengatik, guregatik», Hesian «familiaren» agurra.

Artemis II se encuentra en órbita «alta y estable» tras un problema de comunicación con la NASA

Piden explicaciones a Educación por la aparición de gusanos en el menú de un colegio de Basauri

Investigadores de EHU fabrican baterías recargables con cáscaras de pipas como materia prima

Científicos logran que deje de ser un misterio cómo percibe el cuerpo el frío
