
30 urteko auto gidari bat hil da gaur eguerdian Zuberoko Ezpeize-Ündürein herriaren parean, departamendu errepide 11an, gertaturiko auto istripu baten ondorioz.
FranceBleu irratiak jakitera eman duenez suhiltzaileak 12.30tan azaldu dira istripua gertatu den tokian auto barruan zegoen gidariari laguntza emateko.
Gizonak autoaren kontrola galdu ondoren ibigailuak errepidetik atera eta hainbat itzulipurdi egin ditu, bide bazterrean buruz behera gelditu arte.
Gizona kotxean harrapaturik geratu da. Ezpeize-Ündüreineko hainbat auzokide berehala bertaratu dira eta zauritua suspertzen ahalegindu dira. Horrendako herriko elizan dagoen desfibriladorea baliatu dute.
Maleruski, dena alferrik izan da. Suhiltzaileak istripua gertatu den tokira heldu direnerako gizona bihoz-geldialdian zegoen.
Ezbeharra pairatu duen gizona Oloroe Donamariako erietxera eraman dute suhiltzailek. Izan ere, bere egoera oso larria izanik handik Biarnoko hiriburuaren ospitalera eraman dute.
Bigarren osasun zentro horretan zendu da 30 urteko auto gidaria Paueko fiskaltzak arratsaldeko lehenengo orduan jakitera eman duenez.
Erakunde berak Zuberoko Ezpeize-Ündürein herriaren parean gertatu den ezbeharra ez dela heriotz istripu bakarra azaldu du. Hala, gaur goizean Biarnoko Gan herrian gertatu den beste ezbehar batean beste persona bat hilik suertatu dela baieztatu du.

Mexikon hil da Hilario Urbizu Olaztiko iheslaria, 45 urte Euskal Herrira etorri ezinean emanda

La lista de Etxerat llega a 100 presos con la liberación de Julen Atxurra tras 30 años

Denuncian ante la Fiscalía a CAF por su implicación en el tranvía de Jerusalén

Hallan en Logroño el cadáver de una persona desaparecida en Gipuzkoa
