NAIZ

Uharte zentroak Europako ‘Who Cares?’ proiektua koordinatuko du

Zainketak jarri nahi ditu erdigunean Uharteko Arte Garaikideko zentroak, nazioarteko beste bost erakundeekin batera, bultzatutako ‘Who Cares?’ proiektuak. Europako Lankidetza 2020 proiektuen barnean hautatuetako bat izan da proiektu hau.

Benaunaldi desberdinetako zainketak, «Fotopoemaçao» lanean. (Regina VATER / LOS ANGELESEKO ARTE GARAIKIDEKO MUSEOA)
Benaunaldi desberdinetako zainketak, «Fotopoemaçao» lanean. (Regina VATER / LOS ANGELESEKO ARTE GARAIKIDEKO MUSEOA)

Europako Lankidetza 2020 proiektuen barruan hautatuetako bat da ‘Who Cares?’ proiektu bera. Europako herrialde desberdinetako arte-ekoizpenean jarduten diren bost erakundek garatu dute: Idensitat (Bartzelona), SPACE (Londres), Rupert (Vilnius, Lituania), Grey Area (Korcula, Kroazia) eta Huarte Zentroa (Euskal Herria). 

Bi urtetan zehar, bostak elkarlanean ariko dira jendearengana hurbiltzeko modu berriak garatzen. Zentro hauetako azpiegiturak eta programak bideratuz, zainketa praktikak hedatuko dituzte.

Zainketak baitira ‘Who Cares?’ honen ardatza, eta erakunde bakoitzak gaur egun dituen ikuspegi eta erronka guztiak zeharkatzen ditu. Hau da, arte-ekoizpeneko erakunde legez, sustraituta dauden komunitateenganako erantzukizuna beragan hartzen dute.

Horretarako, elkarrizketarako edo hitz egiteko espazioak sortu nahi dituzte, praktika artistikoak gizartean zabaldu daitezen helburuarekin. Hau dela eta, gaur egungo errealitatea eta, batez ere, etorkizunekoa, era kolektiboan irudikatu daitezke. Eta hausnarketa horretan, elkarrekiko zainketa eta ingurunearekikoa ere lehen planoan kokatuko lirateke.

Huarte Zentroan egiten ari diren programa honetako lehen jarduera autoindagazio feministako lantegia da, ‘Sostengatzen duten gorputz kritikoetatik ama izateko lanak’ izenekoa. Luisa Fuentes Guazak ikertzaile independente eta aktibista teorikoak gidatzen ditu.