
Pasa berri den asteburuan Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako bi finalerdiak jokatu ziren. 28 bertso puntuagarri kantatu behar izan zituzten bertsolari bikote bakoitzak, 14na bertsolari bakoitzak eta horien artean 5na bertso kartzelako lanean, hau da, denek gai berberari erantzunez.
Maiatzaren 8an, larunbata, izan zen lehenengo saioa Amurrioko antzokian. Ariketa guztiak egin ondoren, Unai Andak eta Iñaki Viñasprek lortu zuten puntu gehien, 674,5 puntu. Oihane Pereak eta Manu Bendalak 669,5 puntu eskuratu zituzten eta Irati Andak eta Aroa Arrizubietak 651.
Maiatzaren 9an, igandean, bigarren saioa jokatu zen Gasteizko Ibaiondo Gizarte Etxeko Felix Petite antzokian. Martin Abarrategik eta Manex Agirrek izan ziren garaileak 662,5 puntuekin. Peru Abarrategi Sarrionandiak eta Beñat Garaiok 653 puntu lortu zituzten eta Xabi Igoak eta Felipe Zelaietak 652.
Beraz saioak irabazi zituzten bi bikoteak (Unai Anda - Iñaki Viñaspre eta Martin Abarrategi - Manex Agirre) eta puntu gehien lortu zituen hirugarren bikoteak (Manuel Bendala eta Oihane Perea) jokatuko dute finala.
Legutioko kiroldegian izango da finala maiatzaren 22an. Sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Cuatro detenidos y cargas de la Ertzaintza contra la flotilla a su llegada a Loiu

Venezuelan hil da Xabier Arruti Imaz Lazkaoko iheslari ohia

La Generalitat reclama casi 800.000 euros a una monja de Araba por el caso de Sixena

UPN, PP y Vox patalean porque la nueva camiseta del Athletic tiene un mapa de Euskal Herria
