
Osakidetzak Benidormera egindako ikasketen amaierako bidaietara zabaldu du Mallorca, Salou eta Coniletik datozen gazteei egindako baheketa-deia. Gainera, azken agirian, adin-tartea 20 urtera arte luzatu du.
Ohar baten bidez, Lakuako Gobernuko Osasun Sailak Mallorcatik, Saloutik, Coniletik edo Benidormetik datozen 16-20 urteko pertsonei eskatu die Araba, Bizkaia eta Gipuzkoara itzultzean beren osasun-zentrora deitzeko PCR bat egiteko helburuarekin.
Biztanleria-baheketa hori aktibo mantentzearen helburua, Osasun sailak azaldu duenez, «kasuak eta haien kontaktuak gertutik jarraitzea da, transmisioa lehenbailehen geldiarazteko».
Horregatik, Osasun Sailak proba egitera doazen pertsonei eskatu die «zuhurtziaz jokatzeko interakzio sozialetan datozen egunetan, eta Zaintza eta Arreta Sareko profesionalek emandako jarraibideak betetzeko».
Gainera, herritar guztiei gogorarazi die covidarekin bateragarriak diren sintomak badituzte, hala nola sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasunak edo usaimena galtzea, beren etxeetan isolatu eta beren osasun-zentrora deitzu behar dutela.
PCR test bat egiteko hitzordua eskatzeko, Osakidetza azaldu du ohiko osasun-zentrora edo osasun-aholkura deitu behar dutela (900 20 30 50).

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia
