
19 urteko gazte bat erreskatatu dute gaur astelehenean Oiz mendian, Berrizen, eskalatzen ari zenean eroriko gogorra jasan ostean; hamar metro inguruko altueratik lurrera erori omen da. Helikopteroz eraman dute eta Gurutzeko erietxean ari dira artatzen. Bere egoera zehatza ez da momentuz jakinarazi.
Lakuako Segurtasun Sailak aditzera eman duenaren arabera, 16.00ak aldera gertatu da istripua. SOS Deiak 112 zenbakian horren berri ematen zuen deia jaso da. Oiz mendian Ametzorbe izeneko tokian gertatu da ezbeharra.
Min handiz zegoela eta gazteak ezin zuela bere kabuz ibili zehaztu du Segurtasun Sailak. Bizkarrean izan du kolpe gogorrena eta mugitzea ere ezinezkoa egiten omen zitzaion.
Hori dela eta, emergentziako zerbitzuetako kideak bertaratu dira, bai eta Ertzaintzaren helikopteroa ere, erreskate lanetako taldekideekin. 19 urteko gaztea zegoen tokira heldu dira eta bertatik atera dute.
Ertzaintzaren helikopteroak toki seguruago batera eraman du zauritua eta bertan Osakidetzakora igo dute, Gurutzeko erietxera eramateko.
Mezu hau zabaldu du Ertzaintzaren Erreskateko Unitateak:
Monte Oiz. Un escalador se precipita al suelo mientras retiraba las cintas exprés de la pared. Evacuación mediante grúa.
— UVR Ertzaintza (@UvrErtzaintza) August 16, 2021
La gran mayoría de los accidentes de escalada se podrían evitar con formación.
Oiz mendian, eskalatzaile batek istripua jasan du.
Formakuntza, funtsezkoa.#uvr pic.twitter.com/8y0Qr3q1I0

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da

Xabi Iraola 32 urteko igeldoarra proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokorra izateko
