
Uharte-Arakilen Artzai Egunaren 53. edizioa ospatu da gaur, ekitaldi gutxiagorekin baina ohiko data, abuztuko azken igandea, berreskuratuz eta ekitaldi nagusiak mantenduz.
Osasun egoera zela eta, antolatzaileek bertan behera utzi behar izan zuten iazko edizioa. Aurten herrira itzuli da ohiko datetan, baina aldaketa batzuekin eta segurtasun neurri batzuk ezarrita, batez ere edukierak kontrolatzeko.
Hitzorduak dituen ardatz nagusi biak mantendu ditu: bere 40. ediziora heldu den ardi latxen esne gordinarekin egindako gazta lehiaketa eta 53. artzain txakurren txapelketa.
Gazta dastatzea eta epaimahaikideen lana goizean izan dira. Frontoian bildu dira adituak, ardi latxen esne gordinarekin egindako gazta lehiaketan. Kanpoaldean, gazta saltzeko zenbait postu izan dira.
Urdaxeko Etxelekua gaztandegia izan da aurtengo irabazlea, aurkeztutako 20 gaztagile ingururen artean.
Gune bietan, edukiera kontrolatzeko neurriak jarri dira. Frontoi barruan, epaimahaikideak eta antolatzaileak bildu ahal izan dira, edukiera 75 lagunetara mugatuta izan baita. Kanpoaldean, gehienez 500 lagunen parte hartzea kalkulatu da.
Arratsaldeko probari dagokionez, zazpi txakur eta sei artzainen parte hartzea aurreikusita dago. Bertan, aurten zendu den Jose Mari Istilart Amaiurko artzainaren omenezko ekitaldia izan da.
Era berean, artzain txakurren probetan, 800 ikusleren muga jarri dute, Nafarroako Gobernuak kanpoaldean ospatzen diren ekitaldientzat ezarritako neurriak betetzeko.
.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
