Euskal preso politikoen urruntze politikarekin amaitzeko urrats esanguratsuak eman direla aipatu du hainbatetan Sarek, baina salbuespen legediak bere horretan segitzen duela ohartarazi du, eta mobilizioekin jarraitzeko beharra ikusten du presoen eskubideen aldeko plataformak. ‘Ibilian-Ibilian etxerako bidean’ mobilizazio-kanpaina Donostian borobilduko duela iragarri du sare sozialen bitartez: manifestazio orokorra deitu du urriaren 23an 17.00etan, Antiguako tuneletik abiatuta.
Hamarkada luzeen ostean, urruntze politikarekin amaitzeko urrats esanguratsuak eman dira Sareren ustez: «Bereziki senide eta lagunen zama arintzeko ezinbestekoa izaten ari da». Baina ez da nahikoa plataforma herritarraren iritziz. «Batetik, oraindik ere Euskal Herritik kanpoko espetxeetan jarraitzen duelako presoen gehiengoak, eta, bestetik, graduen progresioa preso guztiei era normalizatuan ezartzea prozesu hori garatzeko behar-beharrezko tresna delako», iritzi du.
Horregatik, salbuespen legedia atzean utzi eta graduen progresioa gauzatu dadin, ‘Ibilian-ibilian etxerako bidean’ mobilizazio-aldia abiatu zuen Sarek. Udan zehar, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta beste hainbat herritan mobilizazioak egin ditu, eta antolaketa lan horretan jarraituko du datozen bi hilabeteetan ere. Batetik, herrialdez herrialde egingo diren martxa ibiltariekin, zeinak Bilbon amaituko diren irailaren 18an, eta, bestetik, urriaren 23an Donostian egingo den manifestazio nazionalarekin.

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu
