
Javier Hurtado EAEko Turismo sailburuak astearte honetan adierazi duenez, «gastronomia da oraindik ere Euskadira iristen diren bidaiarien motibazio nagusia» eta joera hori «gero eta handiagoa» da, gainera.
Hurtadok Bilboko Itsasmuseumean esan ditu hitzok, Bizkaiko Merkataritza Itsasketako Kapitainen Elkarteak Juan Sebastian Elcanoren mundu biraren 500. urteurrena omentzeko ekitaldian.
Sailburuak, adierazi du gastronomia «balio handiko baliabide bat» dela, EAEren irudiari «asko laguntzen diona». Azpimarratu du Euskal Herriko gastronomia ez dela jatetxe handietara mugatzen, eta «sukalde txikietan, kalitatezko produktuan, tabernetan, sagardotegietan, upategietan eta hauetako profesionalengan» ere bizi dela kultura gastronomikoa.
Hurtadok gastronomiaren garrantzia berretsi du, eta lurraldearen identitatea eratzean betetzen duen eginkizuna nabarmendu: «Jaten duguna gara, baina jaten dugun hori historia baten, eragin batzuen, mestizajearen, emaitza da».
«Nik ez dakit nolakoa izango den Euskadiko sukaldaritza hemendik hogei urtera», laburbildu du sailburuak. «Baina gauza bat dut argi –gaineratu du–: ziur nago abangoardia izango garela, erreferentzia izaten jarraituko dugula eta gure sukaldaritza are anitzagoa izango dela».

Los «gilipollas» del himno, el cabreo del PP y la derrota de la Guardia Civil

La Real, campeona de Copa en los penaltis, como en 1987: ¡va por ti, Aitor Zabaleta!

‘Freed from desire’tik ‘Txoria txori’ra, realzaleek amestu zuten gaua

Atzerapenarekin, baina Kopa iritsi da Hondarribira: eskerrik asko, Gipuzkoa!
