
Covid-19 gaitzaren ondorioz izaten diren heriotzak hazi egin dira Europan, Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) aditzera eman duenez. Hildakoen kopuruak gora egin duen kontinente bakarra da.
Erakunde horren azken txosten epidemiologikoaren arabera, Europan azken astean %5 hazi dira koronabirusak eragindako heriotzak, gainerakoetan jaitsi egin dira edo kopurua egonkor mantendu da.
Amerikan hildakoak %3 murriztu dira; mendebaldeko Pazifikoan –Txina barne– %5 jaitsi dira eta ekialdeko Mediterraneoan %14.
Asia hegoalde eta ekialdean, India barne, pandemiari lotutako heriotzak %1 hazi dira, eta Afrikan %3.
Mundu mailan 50.000 heriotza gehiago izan dira, herrialdeek OMEri bidalitako datuen arabera.
Kutsatze kopuruari dagokionez, %6 hazi dira oro har. Eskualdeka, Europan eta Amerikan hazundea %8koa izan da; Afrikan, aldiz, %33 murriztu dira.
Mundu osoa kontuan hartuta, duela 23 hilabete birusa Txinan hedatzen hasi zenetik 252 milioi pertsona kutsatu dira, OMEren datuen arabera. Europan, 100.000 biztanleko intzidentzia tasa 230ekoa da, beste eskualdeetan baino handiagoa. Amerikan 100.000 biztanleko 74 kasukoa da, azken txostenean jasotzen denez.
Azken astean positibo gehien metatu dituzten herrialdeak Estatu Batuak, Errusia, Alemania, Britainia Handia eta Turkia izan dira.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas



