
Eguraldiaren egoera ikusita, Seaskak bertan behera utzi behar izan du, gaurkoz, Bordeleko hezkuntza ikuskaritzan aurreikusitako ekimen protesta.
Giza Eskubideen eguna kari giza katea egiteko asmoa zuten Ipar Euskal Herriko ikastolek azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko.
15 bat autobus eta 500 bat ikasle. Antolaketa lanari esker, ikasle, irakasle eta guraso anitz prest ziren mobilizazio horretan parte hartzeko.
Izan ere, azken ordutan eguraldiaren kaskarraldiak Ipar Euskal Herriko txoko askotan utzi dituen uholdeak kontuan izanik eta gaurkorako ere dauden aurreikuspenak ez direla lasaigarriak ikusita Seaskak jakinarazi berri du atzeratuko duela mobilizazioa.
Egoera horretan, Baionako Bernat Etxepare lizeora bertaratzea lortu duten ikasleek inprobisaturiko ekimen egin dute, bertsoz eta kantuz. Ondoren Bordeleko plazaratu nahi zuten mezua irakurri dute hizkuntz eskubideen defentsa eginez.
«Gibelerat eraman nahi gaituzte»
Giza Eskubideen aldeko Nazioarteko Eguna hautatu zuten Azterketak Euskaraz! kolektiboak eta Seaskako Batzorde Eragileak murgiltze ereduan jarduten duten ikasleek Brebet eta Baxoa azterketak euskaraz egiteko duten eskubidea Bordeleko Hezkuntza Erroteretzaren aurrera eramateko.
Jean-Michel Blanquer buru duen Hezkuntza Ministerioa prestatzen ari den zirkularra dela-eta mesfidantza badute Seaskako ordezkariek.
Araudiak Brebetaren azterketari buruz Historia-Geografia ikasgaia baizik ez du jasotzen, beraz Matematika eta Zientzien frogak euskaraz pasatzeko aukera airean litzateke gaur gaurkoz.
Baxoari dagokionez, «hitzik ez». «Gure beldurra da, Gobernuaren ele ederrez haratago, zirkular hori atzerakada bat izan dadin. Ele ederrak airatzen baitira, eta idatziak betiko egoiten», nabarmendu zutn mobilizazioari begira zabaldutako oharrean Ipar Euskal Herriko ikastolen sareko ordezkariek.
Abenduaren 1ean plazaraturiko agirian oroitarazi zutenez, 2017an ikasleek Brebetako zientzia azterketa euskaraz egin ahal izan zuten eta normalasun osoz zuzendua izan zen froga.
Alta 2018an, frantziar Hezkuntza Ministerioak ikasleek idatzitako kopiak (azterketak) «bahitu» eta euskaraz ez zekiten zuzentzaileeen esku jarri zituen. Geroztik, egoera gatazkatsu hori urtero errepikatu da, tamalez.
Bestalde, Euskararen Erakunde Publikoak eta Ministerioak izenpetutako hitzarmenak «Ahozko Handia» deituriko azterketa euskaraz egiteko aukera aurreikusten bazuen, iaz indarrean sartu zen unibertsitaterako ateak zabaltzen dituen azterketa arautzen duen erreformak ez zuen aukera hori bermatu.
«Gure eskubideak errespetatza eta azterketa guztiak euskaraz egitea exijitzen dugu», adierazi dute Seaskako lizoan antolaturiko ekimen txiki horren bidez.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
