
Asiako hego-ekialdeko hainbat herrialde ez daude prest tsunami bati aurre egiteko; beraz, 2004ko abenduaren 26an Banda Aceh-n, Indonesiako artxipelagoan, gertatu zen tragedia errepikatu daiteke. Hori dio behintzat natura-ezbeharretan aditua den ikerlari talde batek.
Pennueng Wanichchai irakasleak,Tailandiako Zienzia Ministeritzan prebentzioen departamentuan lan egiten duen adituak, eskualdean olatu erraldoi bat posible dela ohartarazi du sinposio batean, batez ere Andaman itsasoan dauden plaka tektonikoan karga handia dagoelako.
Thai PBS kanal publikoak jaso duenez, Pennueng-ek zalantzan jarri du Banda Aceh-n gertatu zen antzerako ezbehar baten aurrean kostaldean bizi den jendea garaiz ebakuatzerik dagoen, emergentzia planik ez dagoelako eta ordutik hona ezbeharraren simulazio gutxi egin direlako.
Duela hurte batzuk, tsunami alerta bat izan zen Tailandiako Phuket irlan. Alarma hutsa izan zen baina orduan konturatu ziren alerta goiztiarreko buiak izorratuta zeudela 2004ko abenduaren 26ko tsunamiaren hamargarren urtemugan.
Kontutan izan behar da olatu erraldoi hark Tailandiako ekialdeko itsasertza astindu zuela eta 8.000tik gora hildako eragin zituela.
Lurrikara izugarria
Tsunamia 9.1eko magnitudea izan zuen lurrikara batek eragin zuen. Epizentroa Indonesiako Sumatrako iparraldean izan zen, Banda Aceh-n hain zuzen.
Olatu beldurgarri haiek guztira 230.000 hildako eragin zituzten gaur 17 urte. Gehienak, 170.000 pertsona, Banda Aceh-n hil ziren.
Bertako biztanleek biktimak gogoan izan dituzte, gaur igandean, ekimen erlijioso batean.
Tailandiako adituak ohartarazi duenez, kostaldeko herriak guztiz urperatu zituen tragediaren 17. urtemugan, hotelak eta eraikinak aurreko guneetara itzuli dira.
Pasakorn Panon Tailandiako irakaslea, Kasetsart Unibertsitateko aditua, bat dator ohartarazpen horrekin eta Tailandian edo beste edozein herrialdean tsunami bat antzemateko orduan akats larri bat egon daitekeela ohartarazi du eskualde guztia arriskuan jarriz.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
