NAIZ

Bere hiru txertoak herrialde guztiei eskaini egin dizkie Kubak

Covid-19aren aurkako hiru txerto erabilgarri ditu jada Kubak eta gaur astelehenean herrialde guztiei eskaini dizkie, «oso eraginkorrak» direla garbi geratu ostean. Orain arte bakarrik Venezuelak, Nikaraguak, Iranek edota Vietnamek erosi dituzte.

Una enfermera cubana, con una dosis de la vacuna Soberana 02. ( JOAQUIN HERNANDEZ / AFP)
Una enfermera cubana, con una dosis de la vacuna Soberana 02. ( JOAQUIN HERNANDEZ / AFP)

Abdala, Soberana 02 eta Soberana Plus txertoak, Kuban garatutakoak, herrialde guztien eskura direla nabarmendu du astelehen honetan BioCubaFarma talde estatalaren presidente den Eduardo Martinez Diazek. «Oso erangikorrak dira», ziurtatu du. Horiekin jada kubatarren %85a immunizatu dute. Bertan 11,2 milioi biztanleetaik 9,6k jaso dute dagoeneko.

«Ez dago horretarako inolako oztoporik», erantsi du Martinez Diazek. Erabili ahal izateko soilik herrialde bakoitzaren arau-erakundeek onetsi beharko lituzteketeela, emergentziazko prozeduraren bitartez, adierazi du.

Bere aldetik, Kubak aditu independienteen eskuetan jarri ditu hiru txertoak, nazioarte mailan OMSren oniritzia jaso dezaten. Bide honetatik, eta Covax sistemaren bitartez, pobretutako herrialdeek erabili ahal izango lituzteke Abdala, Soberana 02 eta Soberana Plus. OMSrekin komunikazio estua dutela ziurtatu du Martinez Diezek.

Orain arte, soilik Kubako kide diren zenbait herrialdeek hartu dituzte txerto hauek: Venezuela, Nikaragua, Iran edo Vietnam.

BioCuba Farmacoko presidenteak erantsi duenez, ekoizpen mailan ere aurrerapen handia ari da egiten Kuban. Planta berria sortu dute. Eta omikron aldaerari aurre egiteko moldaketari ekin diotela erantsi du erakunde publikoaren presidenteak.

Orain, eguneko 100 kutsatze inguru

Kubako txertaketa kanpaina berrian adin txikikoak ere sartzen dira, bi urte baino gehiago dituztenak, ez sei urtetik aurrerakoak beste herrialde gehienetan bezala.

Zein da oraingo egoera, pandemiari dagokionez, irlan? Uztailean eta abuztuan berpizte handiak gertatu ondoren, egunero 9.000 kutsatze inguru eragin zituztenak, askoz hobera egin du. Azkeneko bi asteotan ehun kasu inguru egiaztatu dira egunero, hori baino ez.