
Euskaltzaindiak etengabe osatzen eta berrikusten du ‘Hiztegia’, eta urtean bitan sareratzen ditu berrikuntzak. 2016an, bigarren argitalpena paperean atera zenetik eguneratzen du urtean bitan, eta 2021eko bigarren urterdian eginiko lanaren emaitzak jasotzen ditu orain sareratu den eguneratzeak.
2021ean, guztira 2.202 forma landu dira: 1.281 moldatu eta 921 forma berri jaso (638 sarrera eta 283 azpisarrera). Eta azken sei hilebeteotan 329 forma berri jaso ditu, eta moldaketa zein berrikuntza guztiak hiztegiari erantsi dizkio. Hartara, azken sei hilabeteotan 329 forma berri jaso ditu Akademiak bere hiztegian, hain zuzen ere, 211 sarrera eta 118 azpisarrera. Era berean, 306 forma moldatu edo findu ditu: 261 sarrera eta 45 azpisarrera.
Miriam Urkia Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arduradunak esan duenez «asko eta askotarikoa» da azken sei hilabeteotan landu den materiala. «Hitz berriei erreparatu bai, baina batez ere lehendik dauden sarrerak eta azpisarrerak berrikusten, osatzen eta zuzentzen ibili gara, lan hori ez baita inoiz amaitzen», azaldu du Urkiak.
Azken sei hilabeteotan hitz ugari gehitu zaizkio hiztegiari. Gutxi batzuk aipatzearren: apuratu, narko, hormatzar, efektibo, dietista, kafetxo, ponentzia, artefaktu, arpilatze, faktoria, light, literal, lurrazpi, joskintza, partzela, tik-tak, txikitero, pisukide, ibuprofeno, doktrinamendu, podcast...
Azpisarrera berrien artean ere badira berrikuntzak. Esaterako, arrisku(-)egoera, haur(-)eskola, orri(-)bazter, setio(-)egoera, sexu(-)abusu; sexu(-)eraso, hil ala biziko, lan(-)istripu, larrialdi(-)zerbitzu, off-eko ahots, berri(-)agentzia, klima(-)aldaketa, klima(-)larrialdi, esklusiban, foru(-)zuzenbide gehitu zaizkio hiztegiari.
Gaur egun, Euskaltzaindiaren Hiztegiak 49.596 forma ditu guztira (40.002 sarrera eta 9.594 azpisarrera) eta 68.695 adiera (horietatik 2.420 azpiadierak dira).

Un documento destapa el intento de Escrivá para la mayor privatización de la Sanidad en décadas

Continuidad en Nafarroa y avances generalizados de PNV y EH Bildu, en la macroencuesta de EITB

Espelette : le conseil municipal à nouveau perturbé

«El gran reto es acompañar el proceso de transformación de quien ha causado el daño»

Altuna, Elordi eta Zabaleta, zeharo hunkituta Tolosaren lesioarekin: «Pena handia»

El anuncio de cinco traslados sella el fin de la dispersión tras 34 años de sufrimiento

Indar harremana da, ergela

De la grada al césped, las Mater Series de rugby reúnen en Bilbo a más de 300 mujeres
