‘Tipularen sehaska kanta’, Lander Garrok zuzendutako film-dokumentala, otsailaren 3an estreinatuko da Donostiako Antzoki Zaharrean, arratsaldeko 19.00etan. Espetxean eritasunaren gordina nola bizitzen den azaltzen du datozen asteetan Euskal Herriko hainbat lekutan ikusi ahal izango den dokumentalak.
Sarek gogoratu duenez, «diagnostiko bat egiteko edo tratamendu bat izateko medikuarenera joatea gauza arrunta da kanpoko munduan, baina preso den ororentzat bide oso zaila edo ezinezkoa da».
«Lander Garro, zuzendaria, kartzelan gaixo egotearen esperientzia bizi izan dutenengana joango da, zer ondorio duen hobeki ulertzeko», gaineratu du, eta horretarako «diskurtso politikotik harago doan hizkuntza erabiltzen du, osasunerako eskubiderik ez duten presoen indefentsioa emozioen ikuspegitik esploratuz, artefaktu zinematografikoaren baten bidez».
«Film politikoa baino gehiago film artistikoa da ‘Tipularen sehaska kanta’, lehen pertsonan eta hesteetatik kontatua», ohartarazi du Sarek.
Dokumentalaren sinopsian jasotzen den bezala, «1942an kartzelan hil zen Miguel Hernandez poeta espainiarraren ‘Nana de la cebolla’ olerkitik abiatuta, analogia historikoa egiten du filmak: 1936ko gerran preso hiltzeak zentzurik ez bazuen, zentzurik ba ote du gaur?».
Lan hau aurrera eramateko crowdfunding kanpaina martxan jarri zuen Sarek, 16.000 euro jasotzeko helburuarekin.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

