NAIZ

20 bertsolari lehiatuko dira Bertso Errondaren bosgarren edizioan

Urte honetako Bertso Erronda Adaxkan hasiko da hurrengo asteartean. 20 bertsolari lehiatuko dira txapelketaren bosgarren edizio honetan. Finala martxoaren 24an izango da Zazpi Katu Bilboko Alde Zaharreko gaztetxean.

2020ko Bertso Erronda.
2020ko Bertso Erronda. (Adaxka)

2021eko geldialdiaren ostean, aurten Bertso Erronda aurrera eramango da berriro, otsailaren 15etik martxoaren 24ra arte. Txapelketaren bosgarren urtea da hau eta berriz ere bertsolari gazteak Bilboko Alde Zaharreko tabernetan zehar lehiatuko dira, Adaxka, Errondabide, Zirika, Bora, La Villa eta Zazpi Katu tabernetan hain zuzen, eta aste bakoitzean kanporaketa bat saihestu beharko dute.

Lortuz gero, martxoaren 24an finalera ailegatuko dira, Zazpi Katu gaztetxean jokatzen dena 19.30etan. Guztira, 20 bertsolari gazte lehiatuko dira.

Kanporaketak

Argitaratutako kartelean azaldu duten bezala, lehenengo kanporaketa otsailaren 15ean izango da Adaxka tabernan eta Enare Muniategi, Ander Ucelay, Eire Salegi eta Josu Ibarguren bertsolariek parte hartuko dute.

Bigarren saioa otsailaren 22an izango da Errondabiden. Honetan Ander Anakabe, Paule Loizaga, Mikel Arrate eta Iruri Altzerreka egongo dira.

Martxoaren 1ean hirugarren txanda eramango da aurrera Zirika tabernan. Partaideak Julene Iturbe, Jon Elortza, Haizea Telleria eta Asier Alcedo izango dira.

Laugarren kanporaketa martxoaren 9an leihatuko dute Biran Maddi Askaiturrieta, Unai Mendiburu, Mikel Aiartzagunea eta Hodei Munduate bertsolariek.

Azkeneko kanporaketa martxoaren 16an izango da. La Villa tabernan eramango da aurrera eta Janire Arrizabalaga, Kerman Diaz, Aritz Landeta eta Igor Galartza lehiatuko dira finalera ailegatzeko azken txandan.

Egun guztietan 19.30etan izango dira lehiaketak eta irabazleak Zazpi Katu tabernako finalera ailegatuko dira.