
Euskal Herriko Bilgune Feministak, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren atarian eta ‘Zaintzen paradisu artifizialak erretzen’ lelopean, zaintza lanetan jarri du fokua eta hauek «kolektibizatu» eta «demokratizatzeko» beharrean egin du azpimarra. Bilgune Feministak azaldu du bai zaintzak ulertzeko dugun modua eta bai zaintzen eredua aldatu beharra dagoela eta, horretarako, «akordio sozial berri bat» galdegin du. Hortaz gain, mobilizatzeko deia luzatu du.
Agerraldi batean salatu duenez, «zaintza lan ez-ordainduan oinarritzen da sistema kapitalista» eta zaintza-lan ordainduetan, aldiz, «lan baldintzak eta eskubideak murrizten ari dira».
Era berean, Bilgune Feministak deitoratu du egungo zaintza ereduak «familia zaintza heteronormatiboa sustatzen, supremazismso zuria iraunarazten eta eredu elitista pribatua indartzen» duela.
«Supremazismo zuriaren» ildotik, Bilgune Feministak ohartarazi du enplegu pribatua «erabat prekarioa» dela eta «emakume migratzaile eta arrazializatuak» direla lanpostu hauek betetzen dituztenak.
Eremu publikoan, aldiz, Bilgune Feministak salatu du gure herrian osasun sistema «perfektu eta mugiezin» bat dugula «sinestarazi» digutela baina, «lehenengo lurrikaran erori» dela: «Sistema publikoa desmantelatzen ari dira, eta pribatizaziorako bidea irekitzen, zaintza merkantilizatzeko aukerak biderkatuz. Horrek, langile publikoen egoera kaskartzeaz gain, indibidualismorako joera, klase arrakala eta komunitatearen galera sortzen du».
«Zaintza lanak demokratizatu behar ditugu: ezinbestekoa eta premiazkoa da zaintza-politiken logikan pentsatzea, euskal zaintza sistema publiko komunitario batean. Eragile guztien zaintzarekiko erantzukizuna konpartitua izango den espazioak sortu behar ditugu. Zaintza eskubidea eskubide unibertsal gisa onartzea behar dugu. Jasotako zaintzak bakoitzaren familia egoeran edota egoera ekonomikoaren araberakoak izan gabe», exijitu du Bilgune Feministak.
Mobilizazioak
Martxoaren 8an, asteartean, Euskal Herriko bost hiriburutan deitu ditu mobilizazio nagusiak Mugimendu Feministak. Baionan Merkatu plazan izango da kontzentrazioa arratsaldeko 18.00etan. Donostian, ostera, Antiguako tuneletik hasiko dute martxa manifestariek 18.30etan. Gasteizen San Anton plazan hasiko dira mobilizazioak arratsaldeko 19.00etan eta, jarraian, Bilboko manifestazioa 19.30etan abiatuko da Jesusen Bihotzetik. Bukatzeko, iruindarrek 20.00etan ekingo diote martxari Antoniutti parketik.

Elkarrekin Podemos deja a Etxeberria y Mendoza a solas con Feijóo y Ayuso

Un hombre de Donostia está en coma inducido tras ser atacado por unos ultras en Soria

Por qué Podemos le puede aguar la noche del 28M al PP

EH Bildu logra los mejores resultados de su historia y es la más votada en las municipales

Pedro Sánchez rompe el Gobierno español y convoca elecciones para el 23 de julio

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
