
Jendetza bildu da astelehen honetan Behobiako zubian migratzaile ororentzako korridore humanitarioak galdegiteko. Larunbatean senegaldar jatorriko migratzaile bat Bidasoako uretan desagertu ondoren deitu zuten mobilizazioa. Oraindik ez dago haren inguruko berririk, Irungo Harrera Saretik adierazi dutenez.
Irungo Harrera Sareak eta Etorkinekin elkarteek pertsona migranteentzat pasabide seguruak galdetzeko elkarretaratzea abian Behobiako zubian. pic.twitter.com/3cv3KndOoM
— Maite Ubiria (@Maite_Ubiria) March 14, 2022
Mugaren bi aldeetako eragile politiko, sozial eta sindikalen ordezkariak ere izan dira protestan parte hartu dutenen artean.
Ordu erdiko kontzentrazioaren ondoren, bertan bildutakoek hainbat minutuz moztu dute zubia, modu sinbolikoan, ibilgailuen joan-etorria eragotziz.
Etorkinekin elkarteak eta Irungo Harrera sareak Behobiako zubia minutu batzutan blokeatuz irudikatu dute politika migratorioaren salaketa. Berdin ukraniarrentzat zein etorkinentzat giza korredoreak galdetu dituzte. pic.twitter.com/jBwYeXvmZf
— Maite Ubiria (@Maite_Ubiria) March 14, 2022
Irungo Harrera Sarearen izenean, Jon Arangurenek adierazi du «segurtasuna aitzakiatzat hartuta» urteak daramatzatela mugan kontrolak ezartzen, baina salatu du horien benetako helburua migranteak bertatik ez igarotzea dela.
«Kontrol arrazistak dira, zurixkak garenok gelditzen ez direlako; hala ere, pertsona beltzak edo arabiar itxurakoak, bat bera ere ez pasatzen saiatzen dira», gaitzetsi du Arangurenek.
Haren esanetan, migratzaile ororentzako korridore humanitarioak sortzea «minimoa» izango litzateke, helburua baita «migrazioa heriotzarekin» lotzen jarraitu behar ez izatea. «Betidanik egon dira migrazioak, eta migrazioa ez genuen heriotzarekin lotzen, bizitza oparoago baten bilaketarekin baizik», azaldu du Irungo Harrera Sareko bozeramaileak. Irungo muga inguruan zein Atlantikoan eta Mediterraneoan hil diren migratzaile guztiak gogoan izan ditu.

Azken sanferminetako txupinazoan izandako errepresioa salatu dute zenbait eragilek

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

