
Andoni Ortuzar EAJko Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak dei egin die euskal herritarrei igande honetan ospatuko den Aberri Egunean parte hartzera: «Abertzale guztiei dei egiten diegu bihar Aberri Eguna ospa dezaten eta aldarrikatzera Euskadi nazio bat dela eta bere etorkizuna askatasunez erabakitzeko eskubidea duela».
Hala adierazi du Ortuzarren Bizkargi mendian egindako adierazpenetan. Bertan bildu dira 300 bat alderdikide 1936ko gerran erori ziren gudariei eskainietako omenaldian.
«Gauden testuinguru konplikatu honetan, Aberri Egunak balio behar du euskal herritarrok gure etorkizuna askatasun osoz erabakitzeko dugun eskubidea aldarrikatzeko ez ezik, munduko herri eta nazio guztien askatasuna ere eskatzeko, inork ez diezaion indarraren bidez inori ezer inposatu, ez dezaten herrialderik edo naziorik indarraren bidez menderatu», gaineratu du.
Eta egungo egoera ekonomiko «konplikatuaren» inguruan ere hitz egin du. «Itxaropen mezua zabaldu nahi dut, bai eta herri honen etorkizunean fedea izatekoa ere. Aurrera aterako gara. Beti egin dugu, eta EAJren konpromisoa da Euskadiren etorkizuna oparotasunezko etorkizuna izan dadila, ongizatezkoa eta justizia sozialez betea. Horixe izango dugu misio», nabarmendu du.

Azken sanferminetako txupinazoan izandako errepresioa salatu dute zenbait eragilek

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai


