NAIZ

Amaiurraldia ekainaren 5ean: erabakitzearen aldeko aldarrikapena eta besta

Amaiurko batailatik 500 urtera, ekainaren 5ean, Amaiurko zelaiak mezu garbi batekin beteko ditu Nafarroa Berriz Altxak: «Gure arbasoei egin diezaiekegun omenaldirik onena da errepublika aske eta burujabe batera eramanen gaituen burujabetza prozesu bat eraikitzea, non dena erabaki ahal izanen dugun».

Amaiurraldia antolatu du Nafarroa Berriz Altxak, aldarrikapen eta besta egun bat Baztanen. Oroitzapenezkoa eta baita gaurkotasun handikoa ere, jokoan baitago egunero eragiten diguten erabakiak non eta nork hartzen dituen.

Subiranista izatea behar bat dela eta Amaiurko batailatik 500 urtera katea ez dela hautsi ikusten dute. «Gero eta gehiago gara otzana den eta huts egin duen Europa honetan berriro ere gure burua gobernatu nahi dugunak. Euskal Herria, Irlanda, Gales, Korsika, Katalunia eta estaturik gabeko gainontzeko herriek, zilegiak diren gure nahiak lotu, eta berriz olatu subiranista bat altxatuko dugu, gure herrien biziraupena bermatu eta ahots propioarekin gure eta mundu mailako erronkei aurre egiten utziko digun olatu bat», nabarmendu dute.

Amaiurko gaztelua izan zenaren oinean eman dute prentsaurrekoa larunbat honetan. Nafarroa eta bereziki Baztan bailarako herritarrak elkartu dira, Nafarroa Berriz Altxak Amaiurko batailaren 500. urteurrenetik egun gutxira prestatu dituen ekitaldien berri emateko. Azpimarratu dutenez, ekitaldiok «bailara honetan gauzak egiten diren moduan antolatu dira, auzolanean, bertako bizilagun eta herri mugimenduekin elkarlan bat lortuz».

Arbasoek garbi zuten erabakia

Nafarroako subiranista eta independentistentzat data hau iruditegian gorriz markatuta dagoela azaldu dute. Amaiurko urtemuga honekin ziklo historiko bat ixten da, 1512. urteko konkista odoltsu hartatik bederatzi urtera, Nafarroako Erreinua berreskuratzeko hirugarren saiakerarena. «Duela 500 urte zelai hauetan Nafarroaren independentzia defendatu zuten emakume eta gizonei betiko argia».

Adierazi dutenez, historiak erakusten du «gure arbasoek garbi utzi zutela frantsesak eta espainolak ez izateko erabakia, bi estatuen arteko gatazka militarraren aitzinean neutralak eta burujabeak zirela aldarrikatuz. Beraien borondatea lurperatua, eta gure etorkizuna Espainiako erreinura kateatua gelditu zen».

Gaurkotasun handikoa

«Beraiengatik eta guregatik, Nafarroa eta gainontzeko euskal herritar subiranistentzat» aldarrikapen eta besta egun bat antolatu dute orain Baztanen. Oroitzapenak leku handia izanen du baina gaurkotasun handiko aldarrikapen egun bat izanen da», agertu dute.

Izan ere, gure egunerokotasunean eragiten duten erabakiak non eta nork hartzen dituen dago jokoan. «Zer eta nola egin baldintzatzen digute. Lan harreman markoa edo gure aurrekontuek duten gastu sabaia erabaki nahi dute gure ordez. Madrilen edo Bruselan hartzen dituzten erabaki hauek, osasun, hezkuntza edo kultura mota bat inposatzen digute. Hemen libreki hartzen ez ditugun erabakiek, nafarrek krisi ezberdinei ematen dizkiegun erantzunak baldintzatzen dituzte: klimaren krisia, elikadura, energia edo migrazio krisia, adibidez».

Horregatik, XXI. mende honetan subiranista edo independentista izatea «ez da inondik ere apeta bat, behar bat baizik», ohartarazi dute.

Ekainaren 5ean Amaiurko zelaiak mezu garbi batekin beteko dituzte: «Gure arbasoei egin diezaiekegun omenaldirik onena da eta izanen da errepublika aske eta burujabe batera eramanen gaituen burujabetza prozesu propio eta herritar bat eraikitzea, non dena erabaki ahal izanen dugun».

 

Naiz - hedabidea zara
Error 404

[eu] 404 errorea

Eskatutako orria ez da aurkitu

Beharbada dagoeneko ez da existitzen edo gaizki idatzi duzu helbidea.

Gure akatsa ere izan daiteke. Link batean klikatuta agertu bazaizu errore orri hau, abisatu iezaguzu mesedez hemen behean ageri den "Harremanetarako"-n klikatuz.

[es] error 404

La página solicitada no se ha encontrado.

Es posible que ya no exista o que hayas escrito mal la dirección.

También puede ser un error nuestro. Si te ha ocurrido al clicar en un link, avísanos por favor por medio del formulario al que puedes acceder clicando aquí abajo en "Contacto".

[fr] erreur 404

La page demandée n'a pas été trouvée

Il se peut qu'elle n'existe plus ou que vous ayez mal écrit l'adresse.

Il se peut aussi que se soit notre erreur. Si jamais cela c'est produit en cliquant sur un lien, s'il vous plaît faites le-nous savoir via le formulaire auquel vous pouvez accéder en cliquant ci-dessous sur "Contact".

[en] error 404

The page you requested was not found.

It may no longer exist or you may have typed the address incorrectly.

It could also be our mistake. If it happened to you when clicking on a link, please let us know by filling in the form that you can access by clicking down here on "Contact".