
Dmitri Peskov Kremlineko bozeramaileak ostegun honetan adierazi duenez, Errusia eta Estatu Batuen arteko «norgehiagoka gori-gorian dago».
«Orain konfrontazio-puntu oso beroan gaude», esan du Errusiako Presidentetzaren ordezkariak RIA Novosti agentziari eginiko adierazpenetan.
Peskoven arabera, duela urtebete bi herrialdeetako buruzagiek Genevan egindako bileraren ondoren harremanak hobetzeko itxaropena sortu zen arren, «Washingtonek uko egin zion Errusiaren segurtasunaren gaia eztabaidatzeari eta NATO Errusiako mugetara ez zabaltzeari».
Vladimir Putinen eta Joe Bidenen arteko bilera berri baten aukera aipatu denean, Peskovek argi utzi du «nekez izango zela posible orain edo etorkizun hurbilean».
Harremanak normalizatzeko modu bakarra AEBk hegemonia asmoei uko egitea eta «Errusiak ez duela nahi, ez dela eta ez duela inoren morroi izateko asmorik» ulertzea da.
Asteazken honetan Peskovek onartu du Errusiak eta Mendebaldeak elkar eragin beharko dutela etorkizunean, baina beti ere bi aldeen interesak eta kezkak errespetatzen badira.
«Komunikazioa beharrezkoa da, etorkizunean hitz egin beharko dugu. AEB ez da inora joango, Europa ere ez, eta nolabait elkar komunikatu beharko dugu», aitortu du.
Hala ere, balizko elkarrizketa horiek elkarrekiko errespetuan, bi aldeen segurtasun-bermeetan eta alderdien interesetan soilik oinarritu beharko dela gaineratu du Errusiako ordezkariak.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
